2016(e)ko maiatzaren 20(a), ostirala

AMAIERA AILEGATU DA

Gaurko sarrera honetan Didaktika Orokorra irakasgaian jasandako irakaskuntza-ikaskuntza prozesuari amaiera emateko ordua heldu da.  Horretarako, jasandako prozesu honen laburpen bat egingo dut eta amaieran irakasgaiari buruz daukadan iritzia jarriko dut.

Hasteko, lehenengo klase astean irakasleak irakasgaia aurkeztu zigun eta berak erabiliko zuen metodologia ere. Horrek zalantza asko ekarri zituen zeren hautatutako metodologia ez da normalean irakasleak erabiltzen dutena. Horretaz gain didaktikari buruz hausnartzen egon ginen.

Gero, hurrengo bi asteetan, Tonucciri buruzko bideoak ikusi genituen; beraz, bloggeko sarrera batean horri buruz hitz egitea erabaki nuen. Tonuccik Haur Hezkuntzari buruzko hainbat gauza interesgarri esaten zituen irakasleak jarritako bideotan.

Jarraitzeko, curriculumaren txanda ailegatu zen. Curriculuma oso kontu garrantzitsua da haurrentzako ekintzak prestatzeko eta lan modularra gauzatzeko. Gai hau ez da oso interesgarria baina bai beharrezkoa; beraz, irakasleak planteatutako metodologiarekin pixkat interesgarriagoa iruditu zaigu. Irakasleak guk informazioa bilatuz eta artikuluak irakurriz curriculumaren diseinuaren eta edukiei buruzko PowerPointak sortzea  proposatu zuen, horrela guztion artean curriculuma ezagutzea lortu genuen.

Ondoren, 5.klase astean didaktika zer den ikasteko irakasleak galdera batzuk bota zizkigun eta ondoren bideo batzuk ikusi genituen. Aste honetan modulu lanaren bigarren fasea entregatzeko epea heltzear zegoenez, tutoretzak izan genituen zalantzak gainditzeko eta errebisioa egiteko; baita lana aurreratzeko ere.

6. astean, Loczyren pelikula ikusi genuen (Loczy: un hogar para crecer). Pelikula honek loczy humezurtz etxea erakusten du, nola den egun bat han eta zein metodologia erabiltzen duten. Hori azaltzeko, blog honetan Loczyri buruzko sarrera bat sortu nuen hainbat datu emanez.

Hurrengo astean, zazpigarrenean, meditazioari buruz hitz egin egon ginen klasean. Horretarako, irakasleak aurkezpen bat prestatu zuen non gauza interesgarri asko kontatzen zituen. Lagundu zigun gure barnearekin konektatzen eta gure gorputza barnetik hobeto ezagutzen horrela kontzentrazioa errazago lortzeko.

Jarraitzeko, Unitate Didaktikoen garaia heldu zen. Klasekide batzuk Haur Hezkuntzako goi-mailako zikloa daukatenez, aurkezpen batzuk egin zituzten azalduz zer den unitate didaktiko bat eta ze atal dituen. Horrek asko lagundu zigun guk gero sortu behar izan genuen unitate didaktikorako; zeren askok ez genekien ezer horri buruz.

9. klase astean, batez ere zalantzak argitzen ibili ginen. Unitate Didaktikoen irizpideei buruz eta bloga ebaluatzeko irizpideei buruz eztabaidatzen egon ginen. Ikasleok orokorrean ez geunden ados irakasleak esandakoarekin, baina azkenean, adostasun batera heldu ginen. Horrela eman genituen aste honen hiru klase egunak.

Ondoren, Haurreskolei buruz hitz egin genuen klasean, horretarako blog honetan egindako haurreskolei buruzko sarreran jarritako bideo bat ikusi genuen. Oso ondo azaltzen du bideo honek nolakoa da hurreskolek egindako lana eta erabilitako metodologia.

Apirilaren 15ean, klase berezi bat izan genuen, Fernando etorri zen hitzaldi bat ematera. Hitzaldia oso interesgarria izan zen eta gauza askori buruz hitz egin zigun: adimenari buruz, irakasteari buruz, ezagutzari buruz...

Gero, Loczyren liburuari buruzko tertulia dialogikoak egin genituen. Hauek ez ziren oso onak izan, ikasleon aldetik parte hartzea ez zelako gehiegizkoa. Loczyren metodologia, orokorrean, ez dugu gustoko; beraz, ez dugu liburua interesgarri aurkitu eta ez ditugu behar bezala aprobetzatu tertulia dialogiko hauek.

Jarraitzeko, motibazioari buruz hitz egin dut. Hausnarketa bat egin dut esanez zer den niretzat motibazioa eta zerekin dagoen erlazionatuta. Nire ustez oso garrantzitsua da ikasleak motibatuta egotea, beztela ez dugu irakaskuntza-ikaskuntza prozesu eraginkor bat lortuko.

Hemendik aurrera, batez ere tertulia dialogikoekin jarraitu genuen nahiz eta klaseko giroa oso egokia ez izan. Gehienok ez zuten liburua irakurtzen ezta tertulietan parte hartzen, soilik lau egin zuten modu eraginkor batean. Honekin ez genuen asko ikasi jarduera ez zelako oso arrakastatsua izan.

Jarraitzeko, irakasle on batek arazoen aurrean izan beharreko jarrerari buruz hitz egin nuen blog honetan. Nire ustez irakasle on batek bete behar zituen irizipideak zeintzuk diren eta nire iritzi pertsonala heman nuen. Sarrera hau sortzeko izan nuen ikastaro batean oinarritu nintzen.

Hurrengo sarreran Finlandiako Hezkuntza sistemari buruz hitz egin nuen. Finlandiako Hezkuntza Sistema munduko hoberena da, oso emaitza onak lortzen dituztelako. Nire ustez gure herrialdeko hezkuntza sistema aldatzea komenigarria izango litzateke eta sistema honen antzeko zerbait jartzea.

Amaitzeko blogean Hezkuntza Sistema on baten bila deituriko sarrera egin nuen. Nire ustez, lehen aipatu bezala gure Hezkuntza Sistema ez da batere ona eta aldaketa asko beahar ditu. Haur hezkuntzako haurrek dira etorkizuneko helduak, beraz haiei  modu eraginkor batean hezi behar genien.

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua, nire ustez erangikorra izan da. Irakasgai hau ez da graduko interesgarrienen artean kokatzen; beraz, irakasleak erabilitako metodologia pixka bat interesgarriago bihurtu izan du. Irakasleak nahi zuen guk bizitza bilatzea eta gure kabuz esperimentazioaren bidez ikastean. Horrek onura asko ekarri izan digu, gure kabuz lan egiteko teknika hobetzen lagundu digu.

2016(e)ko maiatzaren 10(a), asteartea

Hezkuntza sistema on baten bila

Dakigunez, eskola, ezaguerak irakatsi eta ikasten diren erakundea da. Eskola sozializazioaren eragile nagusietako bat da eta bi ikuspuntu desberdin ditu: funtzionalista eta kritikoa. Eredu funtzionalistan gizarte desberdintasunak onartzen eta garatzen dira; eredu kritikoan aldiz, sistema kapitalistaren lan banaketa gertatu ohi da. Eskola ezin bestekoa da sozializazio prozesuan ideiak zabaltzeko lekurik onena delako, hau da, eskolan gizartearen arauak eta jokaerak ikasten dira gure eguneroko bizitzan ondo moldatu ahal izateko.

Gauzak horrela, nabaria da haur hezkuntzak behar dituela aldaketa batzuk haurrak bizitzen diren gizarte ereduari hobeto moldatzeko. Eskolak lehen sozializazioan du eragin handia eta han bertan, familiarekin batera, umeek garatuko dituzte betirako izango dituzten arauak eta ikuspuntua. Duela gutxi arte eskoletan haurrei arauak, ikuspuntuak eta ezaguerak inposatzen zitzaizkien, baina gaur egun hori aldatzen ari da.

Ildo horretatik jarraituz, eskolek behar duten aldaketa nagusia da ikasleen parte hartzea. Ikasleen motibazioa sustatzeko garrantzitsua da bere burua eskolaren parte bezala ikustea, hau da, beraiek ere erabakiak hartzea posible izatea. Ikasleek autonomia garatzea beharrezkoa da gero bere bizitzan erabakiak hartzen jakiteko edo behintzat erabaki horiek hartzeko posibilitatea izateko. Honetan curriculuma sartzen da jokoan, eskoletan curriculum zehatza jarraitzen da eta batzuetan curriculum horren edukiak ez dira egokiak. Zergatik ez diegu ikasleei curriculum horren partaide egiten? Zergatik curriculum hori ez da adosten irakasleen artean?

Honi erantzuna emateko, esan beharra dago eskoletako curriculuma estatuak erabakitzen duela, baina benetan arlo horretan esperientzia eta jakinduria dutenek irakasleak dira; beraz, hori izango litzakete garatu beharreko beste aldaketa bat. Bai, irakasleek, bai familiek eta baita ere ikasleek curriculuma adostea interesgarria izango litzateke. Modu honetan, guztiak izango dira hezkuntzaren partaideak eta guztion artean erabakitako curriculum horrek  kalitatezko hezkuntza bat osatuko zuten. Ez al da egia familiek, irakasleek eta ikasleek hezkuntzaren hobekuntza eta garapena nahi dutela?

Aurretik esan dugunez, hezkuntzaren garapena gertatzeko hainbat aldaketak beharrezkoak dira, baina gaur egungo hezkuntzan dugun guztia ez da aldatu behar. Eskoletan diziplina egotea garrantzitsua da, eta gaur egun badago. Diziplina egotea suposatzen du muga batzuk izatea eta horretarako arau batzuk errespetatu behar dira. Txikitatik haurrei arau batzuk betetzera irakastea positiboa da bere bizitza arauez beterik egongo delako. Oso garrantzitsua da diziplina eta autoritarismoa ez nahastea.

Honen haritik, esan beharra dago, irakasleek eskoletan ez dutela paper autoritarioa jokatu behar. Irakasleek umeei estimulazioa eta gidaritzapena eskainiko diete, baina betiere beraiei utziko diete beren ikaskuntza prozesuaren arduraduna izaten. Esandako hau educere hezkuntza ereduak azaltzen du. Gaur egun eredu hori izatea eskoletan ez da lortu; oraindik ere, educare (irakasleak nagusitasuna eta autoritatea izatea) eta educere ereduen arteko nahasketa den eredu eklektikoa daukagu.

Arestian esandakoarekin jarraitzeko asmoz, familiaren papera eskolan oso garrantzitsua dela adierazi beharra dago. Familiek gero eta gutxiago hartzen dute parte haien seme-alaben hezkuntzan. Gurasoekin elkarrizketak eta bilerak derrigorrezko ikasgai bat izan beharko litzateke, hau da, gurasoek bileratara etortzeko betebeharra izatea. Hau hobetzeko Europako beste hezkuntza sistemen eredua hartzea gomendagarria izango litzateke, baina ez bakarrik hezkuntza sistema kontuan hartuz, baizik eta familien eskubideak ere.

Aurreko paragrafoan esandakoa azaltzeko Finlandiako hezkuntza eredua kontuan hartuko da. Finlandian, gurasoek, lanean ordu libreak dituzte haien seme-alaben eskola bileretara joateko adibidez. Gure gizartean aldaketa hori gauzatuko balitz gurasoek aukera gehiago izango lituzkete haien seme-alaben hezkuntzan parte hartzeko eta baita ere eskolan aldaketak gauzatu ahal izateko. Beraz, hezkuntza sisteman aldaketak egitea ez da bakarrik beharrezkoa, baita ere gizartean aurrerapausoa ematea izango litzateke beharrezkoa.

Gizartea eta eskola elkarri lotuta daude, hau da, gizartearen garapena egoteko eskola beharrezkoa da eta baita ere eskolen garapena egotea. Bestalde, eskoletan aurrerapausoa emateko gizarteak aurrera egiteak beharrezkoa da. Beraz, biak aldi berean aldatzen joatea izango litzateke onuragarria guztientzako. Ez dugu ahaztu behar eskola sozializazioaren eragile bat dela eta sozializazio prozesua gizartera moldatzeko beharrezkoa dela.

Laburbilduz, argi dago, hezkuntza sistemaren aldaketa beharrezkoa dela. Aldaketak egiteak onurak ekarriko lituzkete, beraz garrantzitsua da hezkuntza sistemaren aldaketetan guztiok aktiboki parte hartzea, bai familiek, bai irakasleek, baita ikasleek ere. Guztion ardura da hezkuntza on bat izatea eta horren bidez gure gizarteak aurrerapausoak ematea. Ez bakarrik hezkuntza sistema aldatuz, baita ere daukagun hezkuntza sistemak dakarren alde negatiboak ezabatuz; adibidez ikasleen arteko desberdintasunak, haien arteko lehiakortasuna eta guzti honek sortzen dituen liskarrak.


Bukatzeko, esan beharra daukat, nire ustez hezkuntza sistema guztiz aldatzeko hasieratik ekin beharra dagoela, hau da, haur hezkuntzatik hasita. Haur hezkuntza guztiaren hasiera da, beraz, aldaketei ohitu behar zaie haurrei txikitatik baina inoiz ez inposatuz, baizik eta beraiek ere parte hartzaileak izanez. 

Finlandiako Hezkuntza Sistema

Sarrera giza esango dugu Finlandiako hezkuntza sistema munduko hoberenetarikoen artean dagoela. Finlandian hezkuntza sistemak garrantzi handia dauka eta maisuaren figura errespetatuenetariko bat da. Hezkuntza sistema honek  ez ditu diskriminazioak egiten eta herritar guztiei ematen die ikasteko aukera hezkuntza dohainik delako, bai txiroek bai aberatsek eskolara joan daitezke. Finlandian eskola publikoa da bakarra eta horri esker, baita erabiltzen dituzten metodoei esker, ez dago eskola absentismorik.

Lehenik eta behin, testuaren egitura azaldu beharra dago egileak jakin dezan zer aurkituko duen testuan zehar baita zein izango den ordena. Hasteko, Finlandiako hezkuntza sistemaren historia kontatuko da. Bigarrenik, Finlandiako hezkuntza sistemaren ezaugarriak. Ondoren, sistema honetan jarduten duten irakasleen ezaugarriak eta formakuntza. Bukatzeko, ideia nagusien sintesia eta ondorioak emango dira.

Hirurogeiko hamarkadan Finlandiak bi hezkuntza sistema zituen lehen hezkuntzaren ondoren. Biak paraleloki jarduten zuten: batean ikasle hoberenak geratzen ziren, bestean aldiz, hauek baino atzerago gelditzen zirenak.  1968tik aurrera erreformak hasi ziren sistema bakar bat egotearen helburuarekin. Reijo Laukkanen-ek (Finlandiako hezkuntza sistemaren elkarte nazionalaren kontseilaria) dio nahiz eta erreformak egin gauzak ondo ez zihoazela eta Finlandiako hiria ez zegoela pozik egindakoarekin.

Laurogeiko hamarkadan hezkuntza sistema honek jendea bere abilezien arabera ikasketa batzuetara edo besteetara bidaltzeari utzi zion. Lukkanen-en iritziz Finlandiako hezkuntza sistemak ezin du sailkatuta egon inteligentziaren arabera eta hori saihesteak onuragarria izan da;  Finlandiako hezkuntza berdintasun sistema batean oinarrituta dago. Hau kontuan izanda, ikusi daiteke Finlandian hezkuntza behetik hasita aldatzea eta mailaz igotzea erabaki hona izan dela.

Gauzak horrela, Finlandiako hezkuntza sistema ikasle bakoitzean oinarritzen da eta ez kolektibo osoan; hau da, ikasle bakoitza garrantzitsua da eta berez haur bakoitzaren beharretara moldatu behar da.  Horren ondorioz, irakasleek askatasuna daukate metodologia eta erabiliko dituen liburuak eta materiala erabakitzeko; beti ere haurren premien arabera. Klaseetan talde murriztuak daude ikasteko ingurugiro egokia lortzeko helburuarekin eta ikasle bakoitzarekiko arreta handiagoa izateko.

Finlandian derrigorrezko hezkuntza zazpi urtetik haurrera hasten da, baina eskolara joatea aldiz ez da nahitaezkoa, homeschoolinga onartuta dago. Hezkuntza sistema honetan, ikasleengan konfiantza handia dute eta askatasuna usten diete adibidez jateko orduan menua aukeratzeko. Honekin pentsatzeko gaitasuna garatu nahi dute, ikasleei irakasten zaie bere kabuz pentsatzera.

Gero, hezkuntza behar berezien premia duten ikasleek gainerakoek dituzten aukera berdinak izateko ahalegina egiten dute. Beharrezkoa bada beste gela batzuetara ateratzen dituzte hezkuntza bereziko irakasle batekin, baina nahitaezkoa ez izatekotan, gela arrunt batean usten dituzte beste guztiekin batera ikasi dezaten. Gela bakoitzeko irakasle bat bakarrik dago, baina irakasle horrek beharrezkoa ikusten badu laguntzaile bat eskatu dezake.

Kalifikazioei dagokionez, Finlandian ez dituzte azterketa nazionalak egiten eta ez daude eskolen arteko rankingak; bakarrik selektibitatea pasatzen dute bigarren mailako ikasketetara pasatzeko. Ikasleek urtean behin jasotzen dituzte notak eta inork ez du kurtsoa errepikatzen, salbuespenak salbuespen; kurtsoa errepikatzea boluntarioa da.

Irakasleen formakuntzari buruz hitz egin behar dudalarik, irakasleen figura prestigio handia duela esan beharra dago. Sirkky Pyy, Finlandiako ingeleseko irakaslea dena, honako hau dio: irakaslea ez dago hor berak guztia egiteko, baizik eta antolatzeko eta ikasleei ikastera laguntzeko.  Finlandian irakasle izateko batxilergoan hamar puntutik bederatzi baino gehiago ateratzea beharrezkoa da, baita selektibitatean ere; hots, bakarrik ikasle hoberenak irakasle izateko aukera izango dute.

Horren harira, ikasleek irakasle-eskolan sartu ahal izateko hainbat froga egin behar dituzte behin selektibitatea pasatuta. Hasteko, nazioarteko froga batera aurkezten dira, froga honetan ere kontuan hartzen da sozietaterako lanak egitea edo boluntario izatea erakunderen batean. “Azterketa hauetara aurkezten diren ikasleen %10 bakarrik hautatzen dute. Hoberenak dira, gaitasun bikainak dituzte eta beste ikasle on batzuen kalifikazioak hobetu dituzte”, baieztatzen du Luisa Gutiérrez, Finlandiako institutu iberoamerikarreko komunikazio sailaren arduraduna.

Frogekin jarraituz, bigarren etapara ailegatzen direnak unibertsitateak egindako froga batzuk gauzatzen dituzte, adibidez: liburu baten laburpena, matematika froga bat, klase baten aurrean gai bat azaltzea...  Froga guzti hauek gainditu ondoren irakasle unibertsitatean onartuta daude ikasleek. Unibertsitatean irakasle gradua bost urte irauten du. Praktikak lehenengo urtean hasten dira, aurreneko hiru urteetan denbora gutxiago irauten dute eta azkeneko bietan luzeagoak izaten dira.

Behin unibertsitateko bost urtek gaindituta ikasleek tesi bat gauzatu behar dute. Tesi hori gauzatuz eta gaindituz gero lan merkatura sartzen dira. Irakasle batek eskola batean lan egiteko eskolako zuzendariarekin izan behar du elkarrizketa bat eta zuzendariaren gustukoa izanez gero, eskola horretan kontratatzen dute.  Finlandiako irakasleek inoiz ez diote ikasteari uzten, ikastaroak egiten dituzte haien ezagutzak berritzeko eta modernizatzeko.

Laburbilduz, Finlandiako hezkuntza sistema munduko hoberenetariko bat da, horrek PISA azterketak ziurtatzen dute. Hoberena izateko haur bakoitzean zentratzen dira eta ez kolektibo osoan, irakasleek formakuntza ona dute eta inoiz ez diote ikasteari usten. Finlandian, beste herrialdeetan bezala, egoera honetara ailegatzeko erreformak izan dira; irakasleek parte hartzen dute erreforma horietan haiek direlako benetan dakitenak hobetu beharreko aspektuak zeintzuk diren.


Bukatzeko, esan beharra dago Finlandiako hezkuntza sistemak ikasleak motibatzen dituela eta bere kabuz ikastera eta pentsatzera irakasten dizkietela. Finlandiako hezkuntza sistemak egitura on bat du eta kabo guztiak lotzea lortu du hezkuntza on bat lortu arte. Ondorioz, beste herrialde batzuk ere Finlandiako hezkuntza eredua imitatu beharra dute gauzak hobetzeko asmoz. Hau eginez gero, haien hezkuntza hobeago izango da, eta Finlandian bezala, ez zen egongo eskola absentismorik ezta analfabetoak diren biztanleak.

Irakasle eta pertsona baten jarrera haurren arazoen aurrean

Sarrera honetan plazaratu nahi dizuet egon nintzen ikastaro batean esan ziguten gauza batzuk eta haiei buruzko hausnarketa eta nire iritzi pertsonala. Pentsatzen dut interesgarria suertatuko zaizuela.

Ikastaroa eskola-jazarpenari ("bullying") buruz zihoan. Ikastaroarekin hasteko irakasleak esan zuen oso garrantzitsua dela haurrak esaten dutena entzutea. Askotan, haurrei ez diegu kasurik egiten edo ez diogu garrantzi handirik ematen haiek esaten dutenari. Pentsatzen dugu zentzurik gabeko gauzak esaten dituztela eta guk haiek baino gehiago dakigula. Hasieran haur batek duen arazoa izan liteke oso larria ez izatea, baina hori ez badugu konpontzen elurrezko bola bat izango balitz bezala handitzen joango da. Ailegatuko da momentu bat non haurrak ez den entzunda sentituko eta azkenean utziko dio bere sentimenduak kontatzeari. Hori gertatzen den heinean haurraren arazoa handituz doa eta azkenean ailegatuko da momentu bat non konponbiderik ez duen. Irakasleak esan zuenez, horrela hasi dira telebistan entzuten ditugun hainbat kasu; adibidez: Amanda Todd-ena.

Beraz, ikusi dezakegunez haurrei entzutea oso garrantzitsua da. Haurrekin zer jokabide izan behar dugun jakitea batzuetan ezinezkoa da; ez dago eskulibururik zeinak zer jokabide den egokia esaten digun egoera bakoitzarentzako. Beraz, lehendabizi pentsatzen dut haurra entzutea beharrezkoa dela, berak pista handienak emango dizkigu. Ondoren arazoari konponbide bat jartzen saiatu beharko ginateke. Soilik erabili behar dugu eraginkorra suertatzen zaigun konponbidea, eraginkorra ez dena albo batera utzi behar dugu. Garrantzitsua iruditzen zait ere haurren alderdi eta jokabide positiboak indartzea eta ez eman garrantzi handirik alderdi negatiboei. Positiboa den hori indartuz gero, negatiboa dena desagertzen joango da.

Jarraitzeko, gustatuko litzaidake Loris Malaguzziren esaldi esanguratsu bat aipatzea: " Los niños tienen 100 lenguajes, 100 manera de expresarse, y nosotros los adultos les robamos 99". Lehen aipatu bezala oso garrantzitsua da haurrei entzutea eta ez pentsatzea guk haiengandik. Ziurrenik guk ez dakigu zer dagoen haien buruan, zer pentsatzen duten, ezta zer nolako garrantzia izango duen haurrarentzako duen arazo hori. Nagusiak momentu oro gaude lanean pentsatzen, etxeko gauzetan, gure arazoetan... Pentsatzen dugu haurrak une oro zoriontsuak direla, eta haien arazoak tontakeriak direla; pentsamendu hori izatearen ondorioz haurrek asko sufrituko dute.

Amaitzeko, nire hausnarketa eta iritzi pertsonalak ematea gustatuko litzaidake. Nire ustez haurrak asko dute esateko, haiei esker asko ikasi dezakegu nagusiok. Haurrek ekarpen handi asko ekarriko dituzte mundura guk entzuten badiegu eta haien sentimenduak eta pentsamenduak azaleratzen usten badiegu. Askotan ez dugu gogoratzen guk ere haurrak izan ginela eta nagusien jarrera asko ez genituela gustoko. Horregatik, pentsatzen dut guk geneukan sentimendu hori aldatu dezakegula gaur eguneko haurrek guk izandako arazo berberak ez izateko. Ez dugu inoiz ahaztu behar haurrak direla mundu honen etorkizuna eta balore eta oinarri on batzuekin hezi behar diegula etorkizunean pertsona ezin hobeak izan daitezen.

2016(e)ko apirilaren 27(a), asteazkena

13. klase astea

13. klase astea apirilaren 25ean hasi zen. Egun honetan tertulia dialogikoekin jarraitu genuen Piklerren liburuaren inguruan. Tertuliak egitea gero eta zailagoa suertatzen zitzaigun jendea aspertzen zelako, hitz egiten zegoelako bere kabuz, parte hartzea ez zen oso aktiboa... Azkenean tertulia dialogikoak egitea oso zaila zen; horretarako, giro ideal bat behar dugu non isiltasuna bermatzen den, parte hartze aktiboa, interesa gaiarekiko... 

Nire ustez arazo nagusia Piklerren metodologia ez dugula gustukoa da. Ikaskideekin Emmi Piklerren metodologiari buruz hitz egitean sumatu dut jendeak ez duela gustuko pentsatzen duelako ez dela metodologia arrakastatsua umeentzako. Nik ere pentsatzen dut metodologia guztiak bezala atal on bat duela, baina egia da nik ere ez nuela erabiliko. 

Honekin esan nahi dut, aurreko sarreran aipatu bezala, ikasleak motibatuak egoteko haien interesetatik abiatu behar garela baita haien aurrezagutzetatik. Azkeneko esaldi hau une oro irakasleak errepikatzen dute esaten dutelako haur hezkuntzan oso garrantzitsua dela hori; baina nire ustez, ez soilik haurrekin baizik eta pertsona guztiekin hori egitea oso onuragarria izango litzateke. 

Garrantzitsua ikusten dut ere nire sentimenduak aipatzea gai honekiko. Nik, unibertsitateko ikasle bezala, sentitzen dut irakasle askok hainbat gomendio ematen dizkigutela haiek ez dituztenak erabiltzen. Zein izango da arazoa, gomendio desegokiak direla? Haiek ez dutela praktikan ipintzen pentsatzen dutelako haurrentzako direla? edo benetan oztopoa da gaur egungo hezkuntza sistema? Faltan bota dut ere irakasleen honako galdera hau: irakasgai honen inguruan zer dakizue, zer jakin nahi duzue, zer motibatzen zaituzte edota zer larritzen zaituzte?

Arestian aipatutako galderei erantzuna eman nahian idatziko dut paragrafo hau. Nire ustez arazoa gaur egungo hezkuntza sistema dela. Hezkuntza sistemak helburu eta eduki zehatz batzuk lantzea eskatzen du Curriculum ofizialaren bitartez. Curriculum hori, hezkuntza legearekin batera hezkuntza eta kirol ministroak egiten du. Zer jakingo du politikari batek hezkuntzari buruz? Egia esan, seguruenik ez asko. Badaude beste herrialde batzuetan, Finlandian adibidez, non hezkuntza legea eta hezkuntza sistema irakasle, zuzendari eta dozente batzuen artean adosten duten. Haiek bai asko dakite gaiari buruz egun osoa pasatzen dutelako ikastetxetan.

Aurreko gaia alde batera utziz eta berriro ere aste honetako egunerokoaren harira bueltatuz, esan behar dut aste hau Prudentzio Deuna dela eta motza izan dela eta asteazkenean izan da gure azken klase eguna. Asteazkenean irakasleak esan zigun tertulia dialogikoak alde batera ustea erabaki zuela eraginkorrak ez zirelako eta pelikula bat ikustea proposatu zuen. Pelikula honako izenburua zuen: 

Pelikularen kontestuan jartzeko, esan beharra daukat egoera latza bizitzen ari den leku batean eginda dagoela non bonbardeoak dauden eta egunero milaka hildako. Pelikula honetan, hau batzuk agertzen dira klasea irakaslearekin. Haur hauek irakasleak proposatutako gaiei buruz hitz egiten dute. Haur bakoitzak libreki pentsatzen duena egiten du, eta inork ez dio esaten gaizki dagoen edo ez. Irakasleak proposatutako gaiak oso interesgarriak dira eta ziur aski inork ez daki nola hitz egin gai hauetaz haurrekin etxean. Gaiak dira pentsamendua, heriotza, inteligentzia.... Irakasleak haurren arreta mantentzeko kandela bat pizten du eta galdetzen die ea zer dakiten gaiari buruz, edo zer den hori haientzat. Gero haurrek hitz egiten hasten dira eta bakoitzak pentsatzen duena plazaratzen du beldurrik gabe.

Sarrera honekin amaitzeko, pelikulari buruz klasean egindako hausnarketa bat plazaratuko dut. Harrigarria da nola haurrek haiek eskura ez duten edo inoiz entzun ez duten kontzeptuei buruz hitz egiten duten. Hitz egiterakoan beldurrik gabe egiten dute, ez dute lotsa, ezta porrot egitearen beldur. Helduak alderantziz ez gara hain parte hartzaile aktiboak beldurra diogulako jendeak pentsatuko duenari edota porrot egiteari. Arazoa da ohituta gaudela gure buruari buruzko gauza txarrak entzutera eta hori ekiditeko helburuarekin ez dugu benetan pentsatzen duguna esaten. 

- Hona hemen arestian aipatutako pelikula: 





Zer da motibazioa?

Gaurko sarreran motibazioari buruz egin dudan hausnarketa bat jarriko dut gai oso interesgarria iruditzen zaidalako. Nire ustez motibazioa lotura zuzena dauka irakaskuntza-ikaskuntza prozesuarekin, beraz baita ere Didaktika Orokorra ikasgaiarekin. Motibazioa beharrezkoa da irakaskuntza-ikaskuntza prozesu bat modu egokian aurrera eramateko eta emaitza onak lortzeko. Haurrak eta irakaslea zein familiak motibatuta badaude ziur aski prozesua bikain aterako da eta hirurek asko ikasiko dute.

Hona hemen nire hausnarketa:

MOTIBAZIOA


Zer da motibazioa? Motibazioa da gauzak egitera bultzatzen gaituen sentsazioa  zeinak indarrak ematen dizkigu egin nahi duguna burutzeko. Motibazioari esker gauza asko ikasi ditzakegu, gauza berri asko ezagutu edota guk egin dezakeguna eta gure mugak zeintzuk diren ezagutu. Motibazioa interesa pizten du, baita interesak motibazioa ere. Honekin esan nahi dut, motibatuta bazaudela zerbait egiteko, ezagutzeko edo aldatzeko interesa izango duzula gai horren inguruan eta informazio gehiago bilatzera eta saiakera gehiago egitera bultzatuko zaitu. Aldi berean ere, interesa badugu gai baten inguruan motibazioa piztuko zaigu lan egiteko, gehiago ezagutzeko edota ikasteko ere. Beraz motibazioa eta interesa batera agertzen direla uste dut.

Motibazioa ere autoestimuarekin lotuko nuke; hau da, autoestimua ondo badaukagu motibazioa handiagoa izango da, ziurrenik jarrera positibo bat izango dugu eta nahiz eta erronkak aurkitu bidean horiek gainditzeko indarrak izango ditugu. Bestalde autoestimua baxua badugu, jarrera negatibo bat izango dugu eta horrek ez digu utziko motibatuta egoteko ahalmena izaten. Jarrera ezezkor horren ondorioz, guztia beltza ikusiko dugu, ezer ez digu motibatuko eta pentsatuko dugu guk ez garela kapazak izango suertatutako erronka guztiak gainditzeko eta jarduera aurrera eramateko. Beraz, pertsonaren izaera psikologikoa lotura estua dauka motibazioarekin. Arazo horretatik ateratzeko laguntza behar izango dugu eta falta zaigun motibazio hori kanpotik etortzea, adibidez, beste pertsona batetik; horri esker, autoestimua hobetuko dugu eta motibazio handiagoa izango dugu bizitzan aurrera egiteko.

Ildo horretatik abiatuta, autokontzeptu emozionala aipatu beharra dago ere. Autokontzeptu emozionala egoera emozional zehatzak deskribatzen ditu. Esperientziak lotura zuzena dute honekin; hau da, esperientzia positiboak izan badituzu motibazioa handiagoa izango da, egoera emozionala ona izango da eta bide batez zure buruaz daukazun irudia (autokontzeptua) positiboa izango da.  Aldiz, esperientzia negatiboek kontrako egoerara eramango dizkigute. Beraz, norberaren egoera eta norberaren irudiaren pertzepzioa oso garrantzitsuak dira eta ondo egoteko ahalegina egin beharko dugu.


Amaitzeko, nire iritzia ematea gustatuko litzaidake. Pentsatzen dut ingurunea eta bizi izandako esperientziak pertsonaren nortasuna eraikitzen dutela edo behintzat horretara laguntzen dutela. Hori dela eta, inguruneak mugatzen gaituela pentsatzen dut eta muga horiek gainditzea izango da gure eginbeharrekoa. Esperientziak eta ingurunearen eragina positiboa bada guk motibatuta egongo gara bizitzan orokorrean eta gure autoestimua, autokontzeptua eta autokonfiantza egokiak eta onak izango dira. Esan nahi dudana da norberaren egoera psikologikoa eragina handia duela motibazioan eta oztopatu zein sustatu dezake, baina gauza da gure egoera psikologikoan inguruneak eragin handia duela. Egoera positibo bat izateko motibatuta egotea ezinbestekoa da aurrera jarraitzeko nahia izateko eta oztopoak gainditzeko indarrak eukitzeko.

2016(e)ko apirilaren 25(a), astelehena

12.Klase astea

12. klase astea apirilaren 18an hasi zen. Egun honetan, Fernandoren bisitari buruz hitz egiten egon ginen ordu osoan. Lehenik eta behin, bakoitzak bere iritzia eman zuen esanez pena merezi zuen edo ez, gustukoa izan zuen ala ez, didaktikarekiko harremana zuen ala ez... Iritziak guztiz desberdinak ziren, baina orokorrean ia guztiok pena merezi zuela adostu genuen, baina egia da esan genuela didaktikarekin ez zuela lotura esturik. Hori egin eta gero bakoitzak paper batean idatzi izan zuen Fernadok esandako esaldi batzuk edo aipu batzuk. Bukatzerakoan, binaka jarri ginen idatzitakoa partekatzeko. Azkenik, irakasleak berak ostiralean apuntatutako aipu batzuk ere esan zituen.

Fernandoren bisita komentatu eta gero, saioarekin jarraitzeko, Piklerren liburuari buruzko tertulia dialogikoekin hastea izan zen irakaslearen asmoa. Arazo bat egon zen eta hori zela eta ezin izan genuen horrekin hasi. Arazoa izan zen irakasleak mezu bat bidali zuela abisatzeko eta liburua klasera eramateko, baina inori ez zion mezu hori ailegatu. Beraz, inork ez zuenez liburua klasean eta inork ez zuenez lehenengo zatia irakurri ezin izan genuen prestatutakoa egin. Arazo hori zela eta, denbora galtzea ekiditeko irakasleak proposatu zuen lan egiteko denbora utziko zuela unitate didaktikoa egiteko asmoz. Ondorioz, egon ginen geratu zitzaigun denbora unitate didaktikoarekin lanean.

Hurrengo klasean, asteazkenean, hasi ginenen tertulia dialogikoak egiten. Lehenengo orrialdetik hasita bakoitzak interesgarri, garrantzitsu eta adierazgarri ikusi zuena esaten zuen eta guztion artean komentatzen genuen hori. Horrela egon ginen klase osoan zehar ordua bukatu arte. Egia da tertulia dialogikoak egitea ideia ona dela, baina arazoa da jende gehiegi garela klasean eta guztiok entzuteko eta isiltasuna mantentzeko arazoak daudela. Horren ildotik, arazo bat egon zen irakaslea eta ikasle batzuen artean. Irakasleak esan zuen mesedez lehenengo ilaratan zeuden lekuak okupatzeko horrela guztion artean ulertzeko errazagoa izango zelakoan; arazoa da ikasle batzuk ez zutela nahi eta irakaslearekin diskusio txiki bat izan zuten. Azkenean nahiz eta ados ez egon aurreko ilaratan eseri ziren. 


Hau da irakurtzen ari garen liburua.


Astearekin amaitzeko, ostiralean, unitate didaktikoen aurkezpenekin hasi ginen. Egun honetan bi talde desberdinek aurkeztu zuten haien unitate didaktikoak. Bi unitate didaktiko hauek elkar lotura zuten haien gaiei dagokionez. Batek musikari buruzkoa izan zen, eta besteak ordea kitarrari buruzkoa. Ekintza interesgarri asko proposatu zituzten bi taldeek. Horrela amaitu izan zen gure 12.klase astea.

2016(e)ko apirilaren 20(a), asteazkena

Fernandoren bisita unibertsitatera

Oraingo honetan Didaktika Orokorra klasean bisitako esperientzia desberdin bati buruz hitz egingo dizuet. Ostirala, apirilaren 15ean, Fernando etorri zen gure klasera, honek adimenari, errealitateari, irakaste-ikaste prozesuari.... buruz hitz egin zigun. Ondoren, laburpen moduan jarriko ditut klase guztiaren artean astelehenean egindako aipuak:

Zer da adimena? 

1. Adimena ordenagailua bezala da, tresna bat eta hau maneiatzeko burmuina dugu. 
2. Adimena, bere kontzientzia egoeraren arabera, errealitatea interpretatzen duen kualitate bat da. 
3. Adimena duala da, une batean gauza bat da eta ezin da beste bat izan.
 4. Pentsamendua argazki bat da.
 5. Behatzaileak objektu bat antzematen duenean, adimenera pasatzen da kontzeptu berri bat sortzeko. 6. Zu zara nire kausaren objektua. 
7. Ezereza eta adimenaren arteko lotura.

 Zer da behaketa?
1. Behaketa ezagutzaren oinarria da.
2. Pertsona bakoitza behatzailea da eta behatzen duena objektua. Pertsonak behatzen duena ikusterakoan, ikusitakoaren irudia bilakatzen da. Eta momentu horretan pertsona, behatzailea eta objektua izango da aldi berean. 
3. Objektu zehatz bat ikustean, horretan bihurtzen gara. 
4. Aldi berean subjektua eta objektua izateko gaitasuna duen adimena da, ezagutzaren oinarria. 
5. Meditazioa zer da? 

Zer da errealitatea? 

1. Errealitatea ezagutzen dena da, ez dakiguna. 
2. Garrantzitsuena ez da sinestea, bizitzea baizik. Hemen sufrimendu gabeko bizitza bat hasten da. 

Zer da ezagutzea? 

1. Ezagutzea eta jakitearen arteko desberdintasuna esperientzia bizitzean datza. 
2. Jakintza ezjakintasuna da. 
3. Jakituria, ez da dena jakitea. 
4. Jakitea, ezaguera eta aukera toki infinitua da, plastilina bezala transformatzen dena. 
5. Jakitea, ezkutatzen naizen aukera-toki infinitua da ez egiteko. 
6. Jakituria, beti jarrita eraman behar dugun txapela da. 

Zer da irakastea? 

1. Ezagutza eta autoritatea esperientziatik eraikitzen dira. 
2. Egiten irakasten da. 
3. Arrazoibidea behar dugu seguritatea sortzeko. 
4. Bizi dugun munduan konplazentzia baloratzen da eta ez ikerkuntza. 
5. Arrazonamendu intelektualak ez du inoiz, ezer, irakasten. 
6. Ezin da ezagutu arrazoidun arrazoibidearen bitartez. Hemen ez baitago sortzeko gaitasunik. 
7. Ikasleak arretara eramatea garrantzitsua da. 

Zer da ikastea? 

1. Beldurra da ikaskuntzaren oztopo handiena. 
2. Ikaskuntza-porrota, egiteari beldurra izatean dago. 
3. Zer sentitzen duzu ikasten duzunean? Konturatzea, sorpresa, ongizatea. 
4. Ikastearen ekintza, ez da ekintza duala, ustekabezkoa edo sorpresazkoa baizik. 
5. Ezagutzen duguna maneiatzea, ez da ikastea. 
6. Ongizatea, egindakoaz pozik sentitzen zarenean, irauteko, absolutua ezagutzen duela ezagutu eta jakin behar du (“El bienestar, cuando estás satisfecho por lo hecho, para que esto sea duradero, tiene que conocer y saber que conoce lo absoluto”). 
7. “Ilargian egotea”, mugimendu egoera bat da behatzailea eta behatutakoaren artean. Egoera honetan ardura ukatzen da, beldurra nagusituz. Egoera honetan ondorio bat bilatu nahi da eta ezin da. 
8. Fantasia eta imajinazioa ihesbideak dira. 
9. Kontzentrazio egoeran objektua eta subjektua plano berdinean daude. 
10. Kontzentrazioa da, arreta eta borondatea nahiagatik. 
11. Kontzentrazio egoeran ez dago desberdintasunik, nonahikotasuna baizik. 
12. Desberdintzea, gauza bat izateko bestea deuseztatzea da. Objektu bat baino ez da adimenarentzat eta informazio-eremu itxia da. 
13. Kontzentrazio egoeran informazio-eremuak ez dira deuseztatzen, elkartu baizik. Egoera honetan emaitza ezagutza da. 
14. Kontzentrazio-egoeran oraina sortzen da. 
15. Kontzentrazioan ikastea da aukera bakarra. 
16. Unibertsoa informazioa da bakarrik, bertan daude gure galderen erantzun guztiak.

Zer da izatea? 

1. Ez gaude ohituta gure buruak izatetik definitzeko. 
2. Inoiz ez duzu amestuko beste pertsona bat zarela. 
3. Bizi dugunaren arabera amestuko dugu. 
4. Zerbait izatea eta izatea, ez da gauza bera. 
5. Zu zara adierazi dezakezuna. 
6. Adimen egoikoa. Egoa (Cameraman) une bakoitzean desberdina da. Zer deskribatu dezakegu gugandik honetaz aparte? Nor naiz ni? 
7. Esperimentatzeko desira dugu eta honen saria, izaten nire burua ezagutzea da. 
8. Egoa zerbait da, izaten deskribatu daitekeelako. 
9. Egoa estruktura hutsa da. 
10. Jarioan ez dago adimenaren mugimendurik. 
11. Izaten sortzen da ezagutzaren esperientzia. 


Laburpen honen ondoren soilik esan beharra daukat esperientzia oso ona izan zela, errepikatzeko modukoa. Fernandok esan zuen guztia oso interesgarria izan zen eta batez ere modu sakon batean pentsatzera bultzatzen du. 

2016(e)ko apirilaren 18(a), astelehena

Haurreskolak

10.astean, didaktika orokorra saio batean Haurreskolei buruz hitz egiten egon gara. Haurreskolei buruzko informazioa osatzeko honako bideo hau ikusi genuen:




Jarraian haurreskolei buruzko ezaugarri batzuk aipatu eta azalduko dizkizuet:


METODOLOGIA

Haurreskolak haurrak garatzeko leku eroso bat da; horretarako, konfiantza bermatzen duen giroa sustatu behar da umeen garapen integrala posible izan dadila. Guzti hau posible izateko Haurreskolak bilatuko du gurasoen, hezitzaileen eta heziketa proiektuaren jarrera berdintsua izatea. Jarrera hau errespetua, zoriontasuna, konfidantza eta eskuzabaltasuna sustatzean oinarritzen da. 

Bestalde, Haurreskolek ikaskuntza goiztiarra eta estimulazioan oinarritutako teoria neuropsikologiko aurreratuez baliatzen dira. Hau posible izateko honako estrategia hauek erabiltzen dituzte: irteera kulturalak, psikomotrizitate zirkuituak, musika audizioak, inteligentziako Bits-ak eta teknolgia berrienganako hurbilpena. 

Ildo honetatik jarraituz, aipatu beharra dago Haurreskolek jolasari garrantzi handia ematen diotela eta denbora antolatzen dutela haurren beharren arabera. Haurreskolak momentu desberdin batzuk sustatzen ditu egunean zehar: ariketak, erlaxazioa, atsedena, elikadura, komunikazioa, mugimendua...

Amaitzeko, esan beharra dago Haurreskolen metodologiaren helburua gaitasun hauek garatzea dela: gaitasun kognitiboa, gaitasun psikomotorea, gaitasun soziala eta gaitasun afektiboa.


EBALUAZIOA

Lehenik eta behin hasierako ebaluazio bat egiten da. Hasierako ebaluazioa gauzatzeko gurasoek galdetegi bat erantzuten dute eta irakaslearekin elkarrizketa bat izaten dute. Ondoko ebaluazioa behaketan oinarrituko da eta jarraia eta hezigarria izango da. Ebaluaketa honetan honako lau atal hartuko dira kontuan: 

  1. Ikaskuntza prozesuan parte hartzen duten kide guztiekiko harreman afektiboak eta komunikazio harremanak.
  2. Eskura dauden errekurtsoen erabilpen egokia.
  3. Haurren gaitasunen garapena.
  4. Programaren egokitzapen indibiduala haur bakoitzaren beharrak asetzeko.
Haurreskolak haurren atentzio indibiduala sustatzen dute, haur bakoitzak prozesua bere erritmoan eta beharrezko egokitzapenekin garatzeko helburuarekin. Haurreskolak gurasoen parte hartzeari garrantzi handia ematen diote. 

Amaitzeko, esan beharra daukat Haurreskolen metodologia gustuko dudala haurren garapenean zentratzen direlako eta jokoan oinarritzen direla haurren ikaskuntza prozesua gauzatzeko. Pentsatzen dut, metodologia guztiak bezala hobetzeko puntu batzuk dituela baina orokorrean egokia ikusten dut haurren garapenerako.

Sarrera honekin amaitzeko eta informazio osagarri eta osatuagoa izan dezazuen irakurri artikulu hau. 

2016(e)ko apirilaren 6(a), asteazkena

9.astea: Egunerokoa

9.astea aste santuko oporrak baino lehenagoko astea izan da; beraz, oporrak direla eta, soilik bi egun izan ditugu Didaktika Orokorra. Lehenengo eguna astelehena izan zen, maiatzaren 21a. Egun honetan sortu behar dugun unitate didaktikoaren irizpideei buruz hitz egin genuen. Irizpide horiek ez ziren lana azaltzerakoan irakasleak aipatutakoak beraz desadostasuna sortu zen. Horri aurre egiteko irakasleak aukera eman zuen egun horretarako eginda zuten taldeak egin zuten bezala entregatzeko; horrela adostasun batera ailegatu ginen.

Egun honetan ere sortu beharreko blogari buruzko zalantzak argitzeko asmoz hitz egiten egon ginen. Honekin batera, ikasle batzuk ere haien blogak erakutsi zizkiguten eredu bezala. Erakutsi zizkiguten hiru blogetatik bi antzekoak ziren,baina bazegoen hirugarren bat desberdina zela. Hirugarren bloga sarrera motzagoak zituen besteekin konparatuz eta soilik klasean egindakoa aipatzen zuen, ia ez zuen informazio osagarria jartzen.

Aste honetako bigarren eguna maiatzaren 23a izan zen. Egun honetan aurkezpenekin jarraitu genuen. Egon zen talde bat aurreko ostiralean arazoak izan zituela taldeko jende pila ez zelako etorri, beraz asteazken honetan aurkeztu zuten haiek egindako lana. Honekin bukatu genuen 9.astea.

Asteko nire iritzi pertsonala ematen, unitate didaktikoari buruz hitz egingo dut. Egia da, unitate didaktikoa azaldu zuenean irakasleak ez zituela irizpide zehatzik eman; beraz, nire ustez irizpide zehatzik gabe jarraitu beharko genuke, horrela, benetan ebaluatuko zuen guk egindako unitate didaktikoa eta ez berak esandako unitate didaktiko zehatza. Bestalde, ulertzen dut ere zenbait irizpide jartzea irakaslearentzako orri askotako lan pila zuzentzea guztiz nekagarria delako; eta irizpide hauek ez dute ia mugatzen gure lana, soilik lanaren luzera.

Jarraitzeko, blogari buruz hitz egin nahiko nuke. Bloga sortzeko aukera eman zigunean irakasleak berriro ere ez zuen gure lana edo gure iritzia mugatzen zituen irizpiderik eman. Egia da irizpide batzuk bazirela, adibidez: gutxienez sarrera bana asteko egitea, orrialde bakoitzeko 50 sarrera ikusteko jartzea eta etiketak erabiltzea, gutxienez 5 sarrera bakoitzeko. Nire ustez irizpide hauek egokiak dira. Hala eta guztiz ere, jende asko galduta zegoen, eta ez zekien bloga ondo egiten ari zen edo ez. Pentsatzen dut, arazo hau gainditzeko hiru ikasle desberdinen blogak ikustea konponbide egokia izan dela.

Nire iritzi pertsonalarekin bukatzeko, aipatu beharra daukat aurkezpena egin behar zuen taldean gertatu ziren arazoak nire aburuz oso larriak izan ziren. Aurkezpena egiten saiatu ziren hirugarren aldia izan zen taldean jende asko falta izan zelako aurreko saiakeretan. Nire ustez aurkezpen bat izatea eta klasera ez etortzea justifikazio onik izan gabe errespetu falta bat dela, bai taldearekiko bai gainontzeko ikasle guztiekiko eta noski irakaslearekiko ere.

2016(e)ko martxoaren 16(a), asteazkena

8. klase astea: Unitate didaktikoa

8.klase astea martxoaren 14an hasi zen, egun horretan haur hezkuntzako goi mailako zikloa duten ikaskide batzuk azaldu ziguten zer zen unitate didaktiko bat haiek egindako power point batez baliatuz eta haiek egindako adibide bat erakutsi ziguten. Beraz, goazen haiek azaldutakoa gogoratzea: 


  • ZER DA UNITATE DIDAKTIKO BAT?
- Unitate didaktiko bat denbora espazio batean zehar egingo den lana antolatzeko baliabidea da. Unitatea didaktikoa ikasleen ezaugarri eta beharretara egokitu behar da eta curriculumean agertzen diren helburu gaitasun eta edukiekin lotura zuzena izan behar du. Unitate didaktiko guztiak batera kurtso oso bateko programazioa osatuko dute.

  • UNITATE DIDAKTIKO BATEN OSAGAIAK:

1. Justifikazioa: atal honetan azalduko dugu era zehatz eta zuzen batean zergatik aukeratu dugun unitate didaktiko honen gaia. Atal honetan unitate didaktikoaren izenburua, zikloa eta denboralizazioa agertu behar dira.

2. Helburuak: helburu orokorrak eta espezifikoak desberdindu eta zehaztuko ditugu curriculum ofizialea oinarri hartuta.

3. Edukiak: hauek ere curriculum ofiziala hartuta zehaztuko dira, beti ere ikasleen adinera egokitutak egon behar dira. Hiru multzotan sailkatuko ditugu helburuak: kontzeptuzkoak, prozedurazkoak eta jarrerazkoak.

4. Hasierako ebaluazioa: oso garrantzitsua da jakitea haurren aurrezagupenak zeintzuk diren unitate didaktiko bat lantzen hasi aurretik. 

5. Baliabideak: hauek ere hiru multzotan banatuko ditugu: materialak, giza baliabideak eta ekonomikoak.

6. Espazioa: azaldu behar dugu unitate didaktikoa burutzeko daukagun espazioa mapa batekin batera. Adibidez: gela, jolastokia, komunak...

7. Metodologia: atal honek ikuspuntu eraikitzailea bilatu beharko du eta lana nola burutuko den zehaztuko du.

8. Jarduerak: Unitate didaktikoa irauten duen denboran zehar burutuko ditugun ekintzak azaldu behar dira, metodologiarekin lotuta.

9. Hezitzailearen rola: irakasleak izango duen papera zehazki zein izango den zehaztu behar da, baita dituen zereginak ere.

10. Ebaluazio irizpideak: Unitate didaktikoaren helburuekin lotuta egon behar dira. Hauek balioko dizkigute haurren ezagupenak handiagotu diren eta unitate didaktikoak arrakasta izan duen ala ez jakiteko.

Honako bideo honek erakusten digu aurretik azaldutakoa:




Hona hemen unitate didaktiko baten adibidea: Gabonak

Behin jakinda unitate didaktiko bat zer den, martxoaren 16an izandako didaktika orokorra saioan K2 lanerako tutoretzak zeudenez, denbora tarte hori aprobetxatu genuen guk planifikatu behar dugun unitate didaktikoarekin hasteko. Guk aukeratutako gaia Nor naiz ni? da, honekin autokontzeptua, autoestimua eta autonomia lantzea dugu helburu. 

8.astearekin bukatzeko, aurreko ostiralean denbora dela eta beste ikaskideek egin ez zituzten aurkezpenekin jarraitu dugu. Beraz,hau izan da 8.astean egindako guztia.

2016(e)ko martxoaren 10(a), osteguna

7.Klase astea

7.Klase astea martxoaren 7an hasi zen. Haste honetako lehen egunean, hau da, astelehenean, meditazioari buruz aritu ginen. Lehenik eta behin, irakasleak, aurkezpen batez baliatuz meditatzera animatu zigun. Begiak itxita genituelarik, berak hainbat galdera botatzen zituen guri pentsarazteko. Ondoren honako bideo hau ikusi genuen: "Construyendo tu sueño" Mario Alonso Puig.






Klasearekin bukatzeko, irakasleak sortutako aurkezpen horretan zeuden zita batzuk irakurri genituen.

Bigarren klase egunean, asteazkenean, aste honetako azken egunean aurkeztu behar dugun informazioaren PowerPoint  bat egiteko denbora utzi zigun irakasleak. Beraz, talde osoa horri ekin genion bukatu arte. Horrela eman genuen ordu osoz.

Ostirala, klaseko azken eguna dela, asteazkenean taldeka prestatutako lan horiek aurkeztu genituen. Horrela bukatu zen gure astea Didaktika saioei dagokionez.

Loczy: Un hogar para crecer

Aste honetan, 6.astea alegia, Emmi Piklerren pedagogia landu dugu klasean. Horretarako, irakasleak "Loczy: Un hogar para crecer" pelikula ikustea eskatu zigun. Pelikula honetan Loczy umezurtz-etxearen funtzionamendua azaltzen da. Umezurtz-etxe horretan Emmi Piklerren metodologia erabiltzen da. Ondoren Emmi Pikler-Loczyri buruz hitz egingo dut:


EMMI PIKLER

Emmi Pikler Vienan jaio zen 1902an. Bere ama maistra zen eta bere aita artisaua. Bere haurtzaroa Budapest hirian pasatu zuen, baina ondoren, berriro ere Vienara itzuli zen medikuntza ikastera. Budapesteko Kirurgia Ospitalean lortu zuen pediatriako doktoretza. Piklerrek, irakasle bat izan zuen garai hartan, gero, berak izango duen pentsatzeko eran eta metodologian eragin handia izango zuena.

 Emmi Pikler bere metodo propioa eraikitzeko behaketa lanean aritu zen lan egiten zuen ospitaleetan. Piklerren metodoa honako honetan oinarritzen da: haur txikiak bere iniziatibaz sortutako ekintzan aritzeak, bere garapenari eskaintzen dion funtzio konstruktiboaren eta elaboratzailearen kontzeptu pedagogikoa aitortu izana.

Pikler-Loczy metodoa hiru zutabe nagusitan bereizten da:

1. Umearen ziurtasun fisiko-afektiboa bermatzea heldu erreferentzial egonkor batekin, eta bakarkako harremanean oinarritua.

2. Umeari mugimendu autonomo librean garatzeko behar dituen baldintzak eskaintzea. 

3. Umeak bere beharrak asetuta izan ondoren, ekintza autonomoan sortutako berezko jarduera librean oinarritzeko denbora eskaintzea objetu eta jostailu desberdinak bere eskura jarriz.

Laburbiltzeko, Loczy metodoa oso zehatza da, dena aztertzen da eta idatziz jasotzen da egunero haurrari gertatutako guztia. Metodo honek, haurrarekiko errespetua bermatzen du, haurraren erritmoa errespetatzen da eta beti adierazten zaio gertatuko dena zehatz mehats. Umeak gertatuko dena jakiteak ikastea eragingo dio eta bere segurtasun fisikoa eta afektiboa integratzen lagunduko dio.


LOCZY

Loczy umeen etxea 1946. urtean sortu zen Budapest hirian. Bertan, haien familiarekin ezin diren egon haurrak zaintzen dituzte Emmi Piklerren metodologian oinarrituz. Soilik sei urte bete arte egon daitezke hor haurrek. 

Loczyn, hasieran 0-3 urte bitarteko adina zuten haurrak zaintzen ziren soilik. Ondoren, denboraren poderioz, egonaldia 6 urte arte luzatu zuten, konturatu zirelako, harreman egonkorrek umearen garapenean garrantzi handia zutela.

Loczy umezurtz etxea, 1970.urtean instutu metodologiko nazionala izendatu zuten. Emmi Pikler bertan hil zen 1984an. Ondoren, institutuaren arduraduna zena, Pikler-Loczy izena jarri zion eta 1989tik aurrera fundazio bezala ari da, baita formazio zentro bezala zabalik jarraitzen du.


"UN HOGAR PARA CRECER"

Un hogar para crecer dokumental baten izenburua da. Honetan, Pikler-Loczy metodologia azaltzen du han egunero gertatutakoa erakutsiz. Oso ondo ikus daiteke nola umezurtz etxe honetan, haur bakoitzaren erritmoa errespetatzen duten eta une oro nola gertatuko denari buruzko informazioa ematen dioten haurrari. 

Adibidez, haur bati pardela aldatzera eraman haurretik esaten diote zertara eramango duten eta ondoren egingo dioten haurrari abisatzen diote hurrengoa izango dela. Behin aldagelan daudelarik, aldagailuaren gainean jarriko diola esango dio haurrari eta gero arropa kenduko diola esango dio. Ondoren pardela garbia jarriko diolaren berri ematen dio haurrari eta azkenik berriro jantzi eta zegoen lekura bueltatuko dio esaten dio. Horrela umeak momentu guztietan gertatuko dena jakingo du eta bide batez ikasiko du ere.

Hona hemen "Loczy, Un hogar para crecer" filmea:




Informazio guzti hau "Loczy, Un hogar para crecer" filmetik eta "Haur Hezkuntzaren Didaktika" liburutik ateratakoa da. Liburuaren egileak Pilare Mendia eta Andoni Lizeaga dira.






2016(e)ko martxoaren 2(a), asteazkena

5. KLASE ASTEA

Astelehena, Otsailaren 22a


Asteko lehen egunean Didaktika Orokorra irakasgaia izan genuen lehenengo klase orduan, goizeko 8:30etan. Klasea hasteko, irakasleak bere blogean jarri dituen bi esaldi erakutsi zizkigun eta hausnartzeko hiru galdera bota zituen:


  • Zer da didaktika?
  • Zer dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak? 
  • Nola ulertzen da irakaskuntza-ikaskuntza prozesua konfiantzaren pedagogiaren ikuspegitik?

Ondoren, bideo bat ikusi genuen galdera hauekin lotuta:



Asteazkena, Otsailaren 24a

Asteko hirugarren egunean ere Didaktika Orokorra klasea izan genuen, Egun honetan, arestian aipatutako bideoaren hausnarketa egin genuen guztion artean; hona hemen azaldutako esaldi batzuk: 

  • Konfiantza haur, irakasle eta familiaren artean.
  • Haurra da erdigunea.
  • Egoera desberdinak sortzen dituzte umearen garapena sustatzeko.
  • Guraso eskolen garrantzia.

Ostirala, Otsailaren 26a

Ostiralean Didaktika Orokorreko saio praktikoa izan genuen. Modulu lanaren II.Fasea entregatzeko garaia heltzen ari denez, irakasleak hori bukatzeko denbora utzi zigun; beraz, ordu osoan zehar ekin genion lanari.


2016(e)ko otsailaren 16(a), asteartea

CURRICULUMA AZALTZEN

Aste honetan, didaktika saioetan curriculumari buruz hitz egin dugu. Curriculuma ulertzea pixka bat zaila suertatu zaigu orokorrean eta moduluko lanean erabili behar dugunez, beharrezkoa da jakitea zer den. Klasean lantzeko, galdera sorta batzuei erantzun diegu eta dokumentu batzuk irakurri ditugu.

Curriculuma zer da? Galdera honi erantzuteko, honako bideoa usten dizuet:


 Sarrera hau publikatzearen xedea hezkuntzari buruzko graduak egiten ari direnei laguntzea. Bideo hau curriculuma ulertzeko modu erraza, dibertigarria eta erakargarria iruditzen zait.

2016(e)ko otsailaren 13(a), larunbata

Francesco Tonucci: Una educación preescolar a la altura de las exigencias y necesidades infantiles (3. eta 4. bideoak)

Pasa den astelehenean, otsailaren 8an, gaixorik nengoelarik ez nintzen klasera bertaratu; beraz, klasean egindako lana etxean egin nuen, eta entregatzeko bide bakarra bloga denez, hona hemen Tonucciren hitzaldiari buruz hartutako apunteak:


  • kutsatuta dagoen mundu batean bizi gara, eta hortik ateratzeko, laguntza behar dugu. Laguntza hori soilik haurrek eman ahal digute. 

  • Politikariak ikasi behar duten lehenengo gauza da Haur Hezkuntza ez dela gastu bat, baizik eta inbertsio bat. "Cada dolar invertido en la infancia produce 7 dolares" (Tonucci).
  • Hezkuntzan bakoitzak bere erantzukizunarekin bete behar du, legeak eta politikariak gure alde jartzea itxaroten dugun bitartean. "Gure haurrak ez dira izango haurrak betirako".
  • Eskolak beti hizkuntza guztiak erabiltzeko aukera irekita izan behar du. Dibertsitatea da umeek nahi duten moduan adieraztea errespetatzea. 
  • "Irakaslea ez da jakinduria, jakinduriaren bitartekaria baizik. 
  • Hiru urte izan aurretik desberdintasun sozioekonomikoak ez dira nabaritzen, hortik aurrera gutxinaka gehiago nabaritzen doaz.
  • Haurrek kapazak dira teoriak esaten ez duena  egiteko.
  • Zientziak hiltzen duena da haurrek konprometituta ikustea bidezkoa den erantzunarekin. Zergatik ezin dute harria bizirik dagoela esan?
  •   Erantzun zuzena ateak ixten ditu, beraz irakasleak izan behar du ate asko irekitzeko gaitasuna. Ate horiek galderekin irekitzen dira. Jokoa irekia izan behar da, librea.
  • Ebaluazioa ez da neurtzeko tresna izan behar, baizik eta esperientziak irakurtzea. Zerbait ez denean ondo ateratzen lehenengo arduraduna irakaslea da, ez haurra. Ebaluatzea honako esanahia du: ohartzea gertatu denari buruz.
  • Irakaslearen jarrera entzutea izan behar da. Hau bakarrik lortu daiteke baldin badakigu haurrek asko dutela esateko.
Apunte hauek aipatuz gero, gonbidatzen dizuet sarrera hau irakurri duzuen guztioi honi buruzko hausnarketa egitera. 


Nire ustez haurrek asko dakite eta asko daukate ere irakasteko, eta esperientziei esker ere asko ikasi dezakete. Ez da beharrezko guztia esatea, haiek modu librean jolastu eta ikastea metodo aproposa izango litzateke. Bestalde, ebaluazioari buruz esan beharra daukat, ebaluazioa orain ulertzen dugun moduan ez dela metodo egokia. Haur bakoitzak gaitasun batzuk ditu eta eboluzionatzeko erritmo desberdina; beraz, bata ez da bestea baino gehiago horrengatik. Amaitzeko, hezkuntza eboluzio bat izan behar duela pentsatzen dut, aldaketa garrantzitsu bat. 

2016(e)ko otsailaren 1(a), astelehena

Francesco Tonucci

Gaur, Otsailaren lehenengo egunean, didaktika klasea izan dugu goizeko 8:30etatik 10:00 arte. Gaurko klasean irakasleak aurkeztu digu nor den Tonucci eta berak emandako hitzaldi baten bideoa ikusi dugu. Bideo hori ikusteak interesa piztu dit eta Francesco Tonucci pedagogoari buruzko informazioa bilatzen aritu naiz. Informazio pila bat bilatu eta gero interesgarria iruditu zait bere biografia aurkeztea eta berak LOMCE-ri buruz hitz egiten duen bideo bat konpartitzea. 

Hasteko, Francesco Tonucciren biografiari buruzko laburpen bat emango dut. Tonuccik Fano herrian jaio zen, Italian. Berak emazte bat, hiru seme-alaba eta bi bilobak ditu. Bere emaztea, Tonucci bezala, irakaslea da; beraz, umeekin ere lan egiten du. Tonucci,bere emaztea bezala, irakaslea da, eta horretaz aparte, pedagogoa ere. Francesco Tonucik ikerketa lanetan ibili da CNR-en (Investigador del Instituto de Psicología del Consejo Nacional de Investigaciones de Roma).  Tonuccik umeen garapen kognitiboan zentratzen da eta hezkuntzak dituen metodologiekin konparatzen du. Hau abiapuntutzat hartuz "la ciudad de los niños" proiektua aurkeztu zuen; proiektu honen helburua zen hiri bat sortzea non abiapuntua haurrak diren. Arrakasta handia izan zuen proiektu hau. Biografiarekin amaitzeko esan beharra daukat Tonuccik hainbat liburu idatzi dituela, hala nola, "La ciudad de los niños" eta "El país de los cuadrados".

Ondoren, arestian esan bezala Tonucciren bideo bat utziko dizuet. Bideo hau LOMCE-ri buruzkoa da, bertan Francesco Tonuccik hainbat galdera erantzuten ditu. Oso interesgarria iruditu zait, aurreko sarrerakin lotzeko, esan nuelako klasean komentatu genuela LOMCE-k haur hezkuntzari buruz ez duela ezer esaten. Bideoaren izenburua honakoa da: La LOMCE segun Tonucci.


Sarrera hau interesgarria iruditu bazaizue, irakurri duzun guztioi animatzen zaituztet Francesco Tonucciri buruzko informazioa eta bideoak bilatzen trebatzera benetan gauza interesgarri eta baliagarri asko aurkituko dituzuelako.

Amaitzeko, Tonucciren Frato elkartearen web orria uzten dizuet informazio gehigarri bezala: Frato Elkartea 

2016(e)ko urtarrilaren 30(a), larunbata

Lehenengo klase astea

Hilabete gogor baten ondoren, behin azterketa guztiak eginda, hasi gara lauhilabete berriarekin. Lehenengo eguna Urtarrilaren 25a izan da, egun honetan guztiok urduri geunden ez genekielako nolakoa izango zen kurtso bukaerako etapa hau, ezta nolakoak izango ziren orain ikasi beharreko ikasgai berriak. Lehenengo egun horretan hasierako orduan Didaktika Orokorraren lehenengo klasea izan genuen; klase honetan, irakasleak azaldu gintuen nolakoa izango zen ikasgaia baita nola ebaluatuko zuen; horretarako PorwerPoint aurkezpen batez baliatu zen.

Urtarrilaren 27a bigarren egun izan zen, egun honetan didaktikari buruz hausnartzen egon ginen, irakasleak, galdetu zigun ea zer genekien didaktikari buruz. Guztiok gure ekarpenak eman genituen eta gero bideo bat ikusi genuen baita Loczyren liburu eta pelikula bati buruz hitz egin genuen. Atera zen beste gai bat LOMCE izan zen, irakasleak azaldu zigun lege honek ez duela haur hezkuntzari buruz ekarpenik egin.

Hirugarren eguna Ostirala izan zen, Urtarrilaren 29a, egun kaotikoa izan zen hau. Guztiok duda asko genituen portafolioen inguruan: ez genekien nola sortu, nola konpartitu, zer idatzi.... Klaseko giroa ez zen oso ona eta atzean eserita geundenak ez genuen ezer entzuten. Azkenean irakasleak guk trebatzea proposatu zuen ezer azaldu gabe ez genuelako atentziorik jartzen eta alferrik hitz egiten ari zelako.

Arestian esan bezala, azkenengo egunean bloga gure kabuz ikertzea proposatu zuen irakasleak, beraz hemen nago orain nire lehenengo sarrera sortzeko asmoarekin, baita blog polit eta interesgarri bat egiteko nahiarekin. Honi esker ez nekien erabilera asko ikasi ditut beraz lan hau interesgarri bezain baliagarria iruditu zait.

Egoera askoren aurrean ikertzeari eta trebatzeari beldurra diogu gaizki egingo dugularen aitzakiaz. Azken klase horren ondorioz, ikasi dut gaizki egiteak ikasteko balio duela eta gauzak zuzendu ahal direla denborarekin, baita hobetu ere. Nire ustez, horrelako ariketa ugari egiteak gure onerako izango da; honekin, azterketa baterako ikasten baino gehiago ikasiko dugu eta hori da benetan guk nahi duguna: ikastea.

Blog honen abiapuntua didaktika orokorra irakasgaiari buruz hausnartzea da, beraz lehenik eta behin jakin dezagun zer den didaktika orokorra. Curriculumean aipatzen dena kontuan hartuz esan dezakegu didaktikak hezkuntza ikertzen eta aztertzen duela, bereziki irakaskuntza-ikaskuntza prozesua. Didaktikak ikaskuntza prozesurako proposamenak egiten ditu pedagogia sistema desberdinak oinarri hartuz.

Sarrera honi amaiera emateko, aurrekoarekin lotuta, azaldu nahiko nuke portafolio honen izenburua. Izenburua Hezidik da, bi hitzen loturaren ondorioz asmatutakoa. Alde batetik hezi hitza daukagu hezkuntzarekin lotura duena, hezkuntzak hezten duelako. Bestalde, didaktika hitza, blog honen mamia delako. Beraz, hezi eta didaktika hitzetatik Hezidik asmatu izan dut.