Hilabete gogor baten ondoren, behin azterketa guztiak eginda, hasi gara lauhilabete berriarekin. Lehenengo eguna Urtarrilaren 25a izan da, egun honetan guztiok urduri geunden ez genekielako nolakoa izango zen kurtso bukaerako etapa hau, ezta nolakoak izango ziren orain ikasi beharreko ikasgai berriak. Lehenengo egun horretan hasierako orduan Didaktika Orokorraren lehenengo klasea izan genuen; klase honetan, irakasleak azaldu gintuen nolakoa izango zen ikasgaia baita nola ebaluatuko zuen; horretarako PorwerPoint aurkezpen batez baliatu zen.
Urtarrilaren 27a bigarren egun izan zen, egun honetan didaktikari buruz hausnartzen egon ginen, irakasleak, galdetu zigun ea zer genekien didaktikari buruz. Guztiok gure ekarpenak eman genituen eta gero bideo bat ikusi genuen baita Loczyren liburu eta pelikula bati buruz hitz egin genuen. Atera zen beste gai bat LOMCE izan zen, irakasleak azaldu zigun lege honek ez duela haur hezkuntzari buruz ekarpenik egin.
Hirugarren eguna Ostirala izan zen, Urtarrilaren 29a, egun kaotikoa izan zen hau. Guztiok duda asko genituen portafolioen inguruan: ez genekien nola sortu, nola konpartitu, zer idatzi.... Klaseko giroa ez zen oso ona eta atzean eserita geundenak ez genuen ezer entzuten. Azkenean irakasleak guk trebatzea proposatu zuen ezer azaldu gabe ez genuelako atentziorik jartzen eta alferrik hitz egiten ari zelako.
Arestian esan bezala, azkenengo egunean bloga gure kabuz ikertzea proposatu zuen irakasleak, beraz hemen nago orain nire lehenengo sarrera sortzeko asmoarekin, baita blog polit eta interesgarri bat egiteko nahiarekin. Honi esker ez nekien erabilera asko ikasi ditut beraz lan hau interesgarri bezain baliagarria iruditu zait.
Egoera askoren aurrean ikertzeari eta trebatzeari beldurra diogu gaizki egingo dugularen aitzakiaz. Azken klase horren ondorioz, ikasi dut gaizki egiteak ikasteko balio duela eta gauzak zuzendu ahal direla denborarekin, baita hobetu ere. Nire ustez, horrelako ariketa ugari egiteak gure onerako izango da; honekin, azterketa baterako ikasten baino gehiago ikasiko dugu eta hori da benetan guk nahi duguna: ikastea.
Blog honen abiapuntua didaktika orokorra irakasgaiari buruz hausnartzea da, beraz lehenik eta behin jakin dezagun zer den didaktika orokorra. Curriculumean aipatzen dena kontuan hartuz esan dezakegu didaktikak hezkuntza ikertzen eta aztertzen duela, bereziki irakaskuntza-ikaskuntza prozesua. Didaktikak ikaskuntza prozesurako proposamenak egiten ditu pedagogia sistema desberdinak oinarri hartuz.
Sarrera honi amaiera emateko, aurrekoarekin lotuta, azaldu nahiko nuke portafolio honen izenburua. Izenburua Hezidik da, bi hitzen loturaren ondorioz asmatutakoa. Alde batetik hezi hitza daukagu hezkuntzarekin lotura duena, hezkuntzak hezten duelako. Bestalde, didaktika hitza, blog honen mamia delako. Beraz, hezi eta didaktika hitzetatik Hezidik asmatu izan dut.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina