Sarrera giza esango dugu
Finlandiako hezkuntza sistema munduko hoberenetarikoen artean dagoela.
Finlandian hezkuntza sistemak garrantzi handia dauka eta maisuaren figura
errespetatuenetariko bat da. Hezkuntza sistema honek ez ditu diskriminazioak egiten eta herritar
guztiei ematen die ikasteko aukera hezkuntza dohainik delako, bai txiroek bai
aberatsek eskolara joan daitezke. Finlandian eskola publikoa da bakarra eta
horri esker, baita erabiltzen dituzten metodoei esker, ez dago eskola absentismorik.
Lehenik eta behin, testuaren
egitura azaldu beharra dago egileak jakin dezan zer aurkituko duen testuan
zehar baita zein izango den ordena. Hasteko, Finlandiako hezkuntza sistemaren
historia kontatuko da. Bigarrenik, Finlandiako hezkuntza sistemaren
ezaugarriak. Ondoren, sistema honetan jarduten duten irakasleen ezaugarriak eta
formakuntza. Bukatzeko, ideia nagusien sintesia eta ondorioak emango dira.
Hirurogeiko hamarkadan
Finlandiak bi hezkuntza sistema zituen lehen hezkuntzaren ondoren. Biak
paraleloki jarduten zuten: batean ikasle hoberenak geratzen ziren, bestean
aldiz, hauek baino atzerago gelditzen zirenak.
1968tik aurrera erreformak hasi ziren sistema bakar bat egotearen
helburuarekin. Reijo Laukkanen-ek (Finlandiako
hezkuntza sistemaren elkarte nazionalaren kontseilaria) dio nahiz eta
erreformak egin gauzak ondo ez zihoazela eta Finlandiako hiria ez zegoela pozik
egindakoarekin.
Laurogeiko
hamarkadan hezkuntza sistema honek jendea bere abilezien arabera ikasketa batzuetara
edo besteetara bidaltzeari utzi zion. Lukkanen-en iritziz Finlandiako hezkuntza
sistemak ezin du sailkatuta egon inteligentziaren arabera eta hori saihesteak
onuragarria izan da; Finlandiako
hezkuntza berdintasun sistema batean oinarrituta dago. Hau kontuan izanda,
ikusi daiteke Finlandian hezkuntza behetik hasita aldatzea eta mailaz igotzea
erabaki hona izan dela.
Gauzak horrela, Finlandiako
hezkuntza sistema ikasle bakoitzean oinarritzen da eta ez kolektibo osoan; hau
da, ikasle bakoitza garrantzitsua da eta berez haur bakoitzaren beharretara
moldatu behar da. Horren ondorioz,
irakasleek askatasuna daukate metodologia eta erabiliko dituen liburuak eta
materiala erabakitzeko; beti ere haurren premien arabera. Klaseetan talde
murriztuak daude ikasteko ingurugiro egokia lortzeko helburuarekin eta ikasle
bakoitzarekiko arreta handiagoa izateko.
Finlandian derrigorrezko
hezkuntza zazpi urtetik haurrera hasten da, baina eskolara joatea aldiz ez da
nahitaezkoa, homeschoolinga onartuta dago. Hezkuntza sistema honetan,
ikasleengan konfiantza handia dute eta askatasuna usten diete adibidez jateko
orduan menua aukeratzeko. Honekin pentsatzeko gaitasuna garatu nahi dute,
ikasleei irakasten zaie bere kabuz pentsatzera.
Gero, hezkuntza behar berezien
premia duten ikasleek gainerakoek dituzten aukera berdinak izateko ahalegina
egiten dute. Beharrezkoa bada beste gela batzuetara ateratzen dituzte hezkuntza
bereziko irakasle batekin, baina nahitaezkoa ez izatekotan, gela arrunt batean
usten dituzte beste guztiekin batera ikasi dezaten. Gela bakoitzeko irakasle
bat bakarrik dago, baina irakasle horrek beharrezkoa ikusten badu laguntzaile
bat eskatu dezake.
Kalifikazioei dagokionez,
Finlandian ez dituzte azterketa nazionalak egiten eta ez daude eskolen arteko
rankingak; bakarrik selektibitatea pasatzen dute bigarren mailako ikasketetara
pasatzeko. Ikasleek urtean behin jasotzen dituzte notak eta inork ez du kurtsoa
errepikatzen, salbuespenak salbuespen; kurtsoa errepikatzea boluntarioa da.
Irakasleen formakuntzari
buruz hitz egin behar dudalarik, irakasleen figura prestigio handia duela esan
beharra dago. Sirkky Pyy, Finlandiako ingeleseko irakaslea dena, honako hau
dio: irakaslea ez dago hor berak guztia egiteko, baizik eta antolatzeko eta
ikasleei ikastera laguntzeko. Finlandian
irakasle izateko batxilergoan hamar puntutik bederatzi baino gehiago ateratzea
beharrezkoa da, baita selektibitatean ere; hots, bakarrik ikasle hoberenak
irakasle izateko aukera izango dute.
Horren harira, ikasleek
irakasle-eskolan sartu ahal izateko hainbat froga egin behar dituzte behin
selektibitatea pasatuta. Hasteko, nazioarteko froga batera aurkezten dira,
froga honetan ere kontuan hartzen da sozietaterako lanak egitea edo boluntario
izatea erakunderen batean. “Azterketa hauetara aurkezten diren ikasleen %10
bakarrik hautatzen dute. Hoberenak dira, gaitasun bikainak dituzte eta beste
ikasle on batzuen kalifikazioak hobetu dituzte”, baieztatzen du Luisa Gutiérrez,
Finlandiako institutu iberoamerikarreko komunikazio sailaren arduraduna.
Frogekin jarraituz, bigarren
etapara ailegatzen direnak unibertsitateak egindako froga batzuk gauzatzen
dituzte, adibidez: liburu baten laburpena, matematika froga bat, klase baten
aurrean gai bat azaltzea... Froga guzti
hauek gainditu ondoren irakasle unibertsitatean onartuta daude ikasleek.
Unibertsitatean irakasle gradua bost urte irauten du. Praktikak lehenengo
urtean hasten dira, aurreneko hiru urteetan denbora gutxiago irauten dute eta
azkeneko bietan luzeagoak izaten dira.
Behin unibertsitateko bost
urtek gaindituta ikasleek tesi bat gauzatu behar dute. Tesi hori gauzatuz eta
gaindituz gero lan merkatura sartzen dira. Irakasle batek eskola batean lan
egiteko eskolako zuzendariarekin izan behar du elkarrizketa bat eta
zuzendariaren gustukoa izanez gero, eskola horretan kontratatzen dute. Finlandiako irakasleek inoiz ez diote
ikasteari uzten, ikastaroak egiten dituzte haien ezagutzak berritzeko eta
modernizatzeko.
Laburbilduz, Finlandiako
hezkuntza sistema munduko hoberenetariko bat da, horrek PISA azterketak
ziurtatzen dute. Hoberena izateko haur bakoitzean zentratzen dira eta ez
kolektibo osoan, irakasleek formakuntza ona dute eta inoiz ez diote ikasteari
usten. Finlandian, beste herrialdeetan bezala, egoera honetara ailegatzeko
erreformak izan dira; irakasleek parte hartzen dute erreforma horietan haiek
direlako benetan dakitenak hobetu beharreko aspektuak zeintzuk diren.
Bukatzeko, esan beharra dago
Finlandiako hezkuntza sistemak ikasleak motibatzen dituela eta bere kabuz
ikastera eta pentsatzera irakasten dizkietela. Finlandiako hezkuntza sistemak
egitura on bat du eta kabo guztiak lotzea lortu du hezkuntza on bat lortu arte.
Ondorioz, beste herrialde batzuk ere Finlandiako hezkuntza eredua imitatu
beharra dute gauzak hobetzeko asmoz. Hau eginez gero, haien hezkuntza hobeago
izango da, eta Finlandian bezala, ez zen egongo eskola absentismorik ezta
analfabetoak diren biztanleak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina