9.astea aste santuko oporrak baino lehenagoko astea izan da; beraz, oporrak direla eta, soilik bi egun izan ditugu Didaktika Orokorra. Lehenengo eguna astelehena izan zen, maiatzaren 21a. Egun honetan sortu behar dugun unitate didaktikoaren irizpideei buruz hitz egin genuen. Irizpide horiek ez ziren lana azaltzerakoan irakasleak aipatutakoak beraz desadostasuna sortu zen. Horri aurre egiteko irakasleak aukera eman zuen egun horretarako eginda zuten taldeak egin zuten bezala entregatzeko; horrela adostasun batera ailegatu ginen.
Egun honetan ere sortu beharreko blogari buruzko zalantzak argitzeko asmoz hitz egiten egon ginen. Honekin batera, ikasle batzuk ere haien blogak erakutsi zizkiguten eredu bezala. Erakutsi zizkiguten hiru blogetatik bi antzekoak ziren,baina bazegoen hirugarren bat desberdina zela. Hirugarren bloga sarrera motzagoak zituen besteekin konparatuz eta soilik klasean egindakoa aipatzen zuen, ia ez zuen informazio osagarria jartzen.
Aste honetako bigarren eguna maiatzaren 23a izan zen. Egun honetan aurkezpenekin jarraitu genuen. Egon zen talde bat aurreko ostiralean arazoak izan zituela taldeko jende pila ez zelako etorri, beraz asteazken honetan aurkeztu zuten haiek egindako lana. Honekin bukatu genuen 9.astea.
Asteko nire iritzi pertsonala ematen, unitate didaktikoari buruz hitz egingo dut. Egia da, unitate didaktikoa azaldu zuenean irakasleak ez zituela irizpide zehatzik eman; beraz, nire ustez irizpide zehatzik gabe jarraitu beharko genuke, horrela, benetan ebaluatuko zuen guk egindako unitate didaktikoa eta ez berak esandako unitate didaktiko zehatza. Bestalde, ulertzen dut ere zenbait irizpide jartzea irakaslearentzako orri askotako lan pila zuzentzea guztiz nekagarria delako; eta irizpide hauek ez dute ia mugatzen gure lana, soilik lanaren luzera.
Jarraitzeko, blogari buruz hitz egin nahiko nuke. Bloga sortzeko aukera eman zigunean irakasleak berriro ere ez zuen gure lana edo gure iritzia mugatzen zituen irizpiderik eman. Egia da irizpide batzuk bazirela, adibidez: gutxienez sarrera bana asteko egitea, orrialde bakoitzeko 50 sarrera ikusteko jartzea eta etiketak erabiltzea, gutxienez 5 sarrera bakoitzeko. Nire ustez irizpide hauek egokiak dira. Hala eta guztiz ere, jende asko galduta zegoen, eta ez zekien bloga ondo egiten ari zen edo ez. Pentsatzen dut, arazo hau gainditzeko hiru ikasle desberdinen blogak ikustea konponbide egokia izan dela.
Nire iritzi pertsonalarekin bukatzeko, aipatu beharra daukat aurkezpena egin behar zuen taldean gertatu ziren arazoak nire aburuz oso larriak izan ziren. Aurkezpena egiten saiatu ziren hirugarren aldia izan zen taldean jende asko falta izan zelako aurreko saiakeretan. Nire ustez aurkezpen bat izatea eta klasera ez etortzea justifikazio onik izan gabe errespetu falta bat dela, bai taldearekiko bai gainontzeko ikasle guztiekiko eta noski irakaslearekiko ere.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina