2016(e)ko apirilaren 27(a), asteazkena

13. klase astea

13. klase astea apirilaren 25ean hasi zen. Egun honetan tertulia dialogikoekin jarraitu genuen Piklerren liburuaren inguruan. Tertuliak egitea gero eta zailagoa suertatzen zitzaigun jendea aspertzen zelako, hitz egiten zegoelako bere kabuz, parte hartzea ez zen oso aktiboa... Azkenean tertulia dialogikoak egitea oso zaila zen; horretarako, giro ideal bat behar dugu non isiltasuna bermatzen den, parte hartze aktiboa, interesa gaiarekiko... 

Nire ustez arazo nagusia Piklerren metodologia ez dugula gustukoa da. Ikaskideekin Emmi Piklerren metodologiari buruz hitz egitean sumatu dut jendeak ez duela gustuko pentsatzen duelako ez dela metodologia arrakastatsua umeentzako. Nik ere pentsatzen dut metodologia guztiak bezala atal on bat duela, baina egia da nik ere ez nuela erabiliko. 

Honekin esan nahi dut, aurreko sarreran aipatu bezala, ikasleak motibatuak egoteko haien interesetatik abiatu behar garela baita haien aurrezagutzetatik. Azkeneko esaldi hau une oro irakasleak errepikatzen dute esaten dutelako haur hezkuntzan oso garrantzitsua dela hori; baina nire ustez, ez soilik haurrekin baizik eta pertsona guztiekin hori egitea oso onuragarria izango litzateke. 

Garrantzitsua ikusten dut ere nire sentimenduak aipatzea gai honekiko. Nik, unibertsitateko ikasle bezala, sentitzen dut irakasle askok hainbat gomendio ematen dizkigutela haiek ez dituztenak erabiltzen. Zein izango da arazoa, gomendio desegokiak direla? Haiek ez dutela praktikan ipintzen pentsatzen dutelako haurrentzako direla? edo benetan oztopoa da gaur egungo hezkuntza sistema? Faltan bota dut ere irakasleen honako galdera hau: irakasgai honen inguruan zer dakizue, zer jakin nahi duzue, zer motibatzen zaituzte edota zer larritzen zaituzte?

Arestian aipatutako galderei erantzuna eman nahian idatziko dut paragrafo hau. Nire ustez arazoa gaur egungo hezkuntza sistema dela. Hezkuntza sistemak helburu eta eduki zehatz batzuk lantzea eskatzen du Curriculum ofizialaren bitartez. Curriculum hori, hezkuntza legearekin batera hezkuntza eta kirol ministroak egiten du. Zer jakingo du politikari batek hezkuntzari buruz? Egia esan, seguruenik ez asko. Badaude beste herrialde batzuetan, Finlandian adibidez, non hezkuntza legea eta hezkuntza sistema irakasle, zuzendari eta dozente batzuen artean adosten duten. Haiek bai asko dakite gaiari buruz egun osoa pasatzen dutelako ikastetxetan.

Aurreko gaia alde batera utziz eta berriro ere aste honetako egunerokoaren harira bueltatuz, esan behar dut aste hau Prudentzio Deuna dela eta motza izan dela eta asteazkenean izan da gure azken klase eguna. Asteazkenean irakasleak esan zigun tertulia dialogikoak alde batera ustea erabaki zuela eraginkorrak ez zirelako eta pelikula bat ikustea proposatu zuen. Pelikula honako izenburua zuen: 

Pelikularen kontestuan jartzeko, esan beharra daukat egoera latza bizitzen ari den leku batean eginda dagoela non bonbardeoak dauden eta egunero milaka hildako. Pelikula honetan, hau batzuk agertzen dira klasea irakaslearekin. Haur hauek irakasleak proposatutako gaiei buruz hitz egiten dute. Haur bakoitzak libreki pentsatzen duena egiten du, eta inork ez dio esaten gaizki dagoen edo ez. Irakasleak proposatutako gaiak oso interesgarriak dira eta ziur aski inork ez daki nola hitz egin gai hauetaz haurrekin etxean. Gaiak dira pentsamendua, heriotza, inteligentzia.... Irakasleak haurren arreta mantentzeko kandela bat pizten du eta galdetzen die ea zer dakiten gaiari buruz, edo zer den hori haientzat. Gero haurrek hitz egiten hasten dira eta bakoitzak pentsatzen duena plazaratzen du beldurrik gabe.

Sarrera honekin amaitzeko, pelikulari buruz klasean egindako hausnarketa bat plazaratuko dut. Harrigarria da nola haurrek haiek eskura ez duten edo inoiz entzun ez duten kontzeptuei buruz hitz egiten duten. Hitz egiterakoan beldurrik gabe egiten dute, ez dute lotsa, ezta porrot egitearen beldur. Helduak alderantziz ez gara hain parte hartzaile aktiboak beldurra diogulako jendeak pentsatuko duenari edota porrot egiteari. Arazoa da ohituta gaudela gure buruari buruzko gauza txarrak entzutera eta hori ekiditeko helburuarekin ez dugu benetan pentsatzen duguna esaten. 

- Hona hemen arestian aipatutako pelikula: 





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina