2016(e)ko martxoaren 10(a), osteguna

Loczy: Un hogar para crecer

Aste honetan, 6.astea alegia, Emmi Piklerren pedagogia landu dugu klasean. Horretarako, irakasleak "Loczy: Un hogar para crecer" pelikula ikustea eskatu zigun. Pelikula honetan Loczy umezurtz-etxearen funtzionamendua azaltzen da. Umezurtz-etxe horretan Emmi Piklerren metodologia erabiltzen da. Ondoren Emmi Pikler-Loczyri buruz hitz egingo dut:


EMMI PIKLER

Emmi Pikler Vienan jaio zen 1902an. Bere ama maistra zen eta bere aita artisaua. Bere haurtzaroa Budapest hirian pasatu zuen, baina ondoren, berriro ere Vienara itzuli zen medikuntza ikastera. Budapesteko Kirurgia Ospitalean lortu zuen pediatriako doktoretza. Piklerrek, irakasle bat izan zuen garai hartan, gero, berak izango duen pentsatzeko eran eta metodologian eragin handia izango zuena.

 Emmi Pikler bere metodo propioa eraikitzeko behaketa lanean aritu zen lan egiten zuen ospitaleetan. Piklerren metodoa honako honetan oinarritzen da: haur txikiak bere iniziatibaz sortutako ekintzan aritzeak, bere garapenari eskaintzen dion funtzio konstruktiboaren eta elaboratzailearen kontzeptu pedagogikoa aitortu izana.

Pikler-Loczy metodoa hiru zutabe nagusitan bereizten da:

1. Umearen ziurtasun fisiko-afektiboa bermatzea heldu erreferentzial egonkor batekin, eta bakarkako harremanean oinarritua.

2. Umeari mugimendu autonomo librean garatzeko behar dituen baldintzak eskaintzea. 

3. Umeak bere beharrak asetuta izan ondoren, ekintza autonomoan sortutako berezko jarduera librean oinarritzeko denbora eskaintzea objetu eta jostailu desberdinak bere eskura jarriz.

Laburbiltzeko, Loczy metodoa oso zehatza da, dena aztertzen da eta idatziz jasotzen da egunero haurrari gertatutako guztia. Metodo honek, haurrarekiko errespetua bermatzen du, haurraren erritmoa errespetatzen da eta beti adierazten zaio gertatuko dena zehatz mehats. Umeak gertatuko dena jakiteak ikastea eragingo dio eta bere segurtasun fisikoa eta afektiboa integratzen lagunduko dio.


LOCZY

Loczy umeen etxea 1946. urtean sortu zen Budapest hirian. Bertan, haien familiarekin ezin diren egon haurrak zaintzen dituzte Emmi Piklerren metodologian oinarrituz. Soilik sei urte bete arte egon daitezke hor haurrek. 

Loczyn, hasieran 0-3 urte bitarteko adina zuten haurrak zaintzen ziren soilik. Ondoren, denboraren poderioz, egonaldia 6 urte arte luzatu zuten, konturatu zirelako, harreman egonkorrek umearen garapenean garrantzi handia zutela.

Loczy umezurtz etxea, 1970.urtean instutu metodologiko nazionala izendatu zuten. Emmi Pikler bertan hil zen 1984an. Ondoren, institutuaren arduraduna zena, Pikler-Loczy izena jarri zion eta 1989tik aurrera fundazio bezala ari da, baita formazio zentro bezala zabalik jarraitzen du.


"UN HOGAR PARA CRECER"

Un hogar para crecer dokumental baten izenburua da. Honetan, Pikler-Loczy metodologia azaltzen du han egunero gertatutakoa erakutsiz. Oso ondo ikus daiteke nola umezurtz etxe honetan, haur bakoitzaren erritmoa errespetatzen duten eta une oro nola gertatuko denari buruzko informazioa ematen dioten haurrari. 

Adibidez, haur bati pardela aldatzera eraman haurretik esaten diote zertara eramango duten eta ondoren egingo dioten haurrari abisatzen diote hurrengoa izango dela. Behin aldagelan daudelarik, aldagailuaren gainean jarriko diola esango dio haurrari eta gero arropa kenduko diola esango dio. Ondoren pardela garbia jarriko diolaren berri ematen dio haurrari eta azkenik berriro jantzi eta zegoen lekura bueltatuko dio esaten dio. Horrela umeak momentu guztietan gertatuko dena jakingo du eta bide batez ikasiko du ere.

Hona hemen "Loczy, Un hogar para crecer" filmea:




Informazio guzti hau "Loczy, Un hogar para crecer" filmetik eta "Haur Hezkuntzaren Didaktika" liburutik ateratakoa da. Liburuaren egileak Pilare Mendia eta Andoni Lizeaga dira.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina