Dakigunez,
eskola, ezaguerak irakatsi eta ikasten diren erakundea da. Eskola
sozializazioaren eragile nagusietako bat da eta bi ikuspuntu desberdin ditu:
funtzionalista eta kritikoa. Eredu funtzionalistan gizarte desberdintasunak
onartzen eta garatzen dira; eredu kritikoan aldiz, sistema kapitalistaren lan
banaketa gertatu ohi da. Eskola ezin bestekoa da sozializazio prozesuan ideiak
zabaltzeko lekurik onena delako, hau da, eskolan gizartearen arauak eta
jokaerak ikasten dira gure eguneroko bizitzan ondo moldatu ahal izateko.
Gauzak
horrela, nabaria da haur hezkuntzak behar dituela aldaketa batzuk haurrak
bizitzen diren gizarte ereduari hobeto moldatzeko. Eskolak lehen sozializazioan
du eragin handia eta han bertan, familiarekin batera, umeek garatuko dituzte
betirako izango dituzten arauak eta ikuspuntua. Duela gutxi arte eskoletan
haurrei arauak, ikuspuntuak eta ezaguerak inposatzen zitzaizkien, baina gaur
egun hori aldatzen ari da.
Ildo
horretatik jarraituz, eskolek behar duten aldaketa nagusia da ikasleen parte
hartzea. Ikasleen motibazioa sustatzeko garrantzitsua da bere burua eskolaren
parte bezala ikustea, hau da, beraiek ere erabakiak hartzea posible izatea.
Ikasleek autonomia garatzea beharrezkoa da gero bere bizitzan erabakiak hartzen
jakiteko edo behintzat erabaki horiek hartzeko posibilitatea izateko. Honetan
curriculuma sartzen da jokoan, eskoletan curriculum zehatza jarraitzen da eta
batzuetan curriculum horren edukiak ez dira egokiak. Zergatik ez diegu ikasleei
curriculum horren partaide egiten? Zergatik curriculum hori ez da adosten
irakasleen artean?
Honi
erantzuna emateko, esan beharra dago eskoletako curriculuma estatuak
erabakitzen duela, baina benetan arlo horretan esperientzia eta jakinduria
dutenek irakasleak dira; beraz, hori izango litzakete garatu beharreko beste
aldaketa bat. Bai, irakasleek, bai familiek eta baita ere ikasleek curriculuma
adostea interesgarria izango litzateke. Modu honetan, guztiak izango dira hezkuntzaren
partaideak eta guztion artean erabakitako curriculum horrek kalitatezko hezkuntza bat osatuko zuten. Ez al
da egia familiek, irakasleek eta ikasleek hezkuntzaren hobekuntza eta garapena
nahi dutela?
Aurretik
esan dugunez, hezkuntzaren garapena gertatzeko hainbat aldaketak beharrezkoak
dira, baina gaur egungo hezkuntzan dugun guztia ez da aldatu behar. Eskoletan
diziplina egotea garrantzitsua da, eta gaur egun badago. Diziplina egotea
suposatzen du muga batzuk izatea eta horretarako arau batzuk errespetatu behar
dira. Txikitatik haurrei arau batzuk betetzera irakastea positiboa da bere
bizitza arauez beterik egongo delako. Oso garrantzitsua da diziplina eta
autoritarismoa ez nahastea.
Honen
haritik, esan beharra dago, irakasleek eskoletan ez dutela paper autoritarioa
jokatu behar. Irakasleek umeei estimulazioa eta gidaritzapena eskainiko diete,
baina betiere beraiei utziko diete beren ikaskuntza prozesuaren arduraduna
izaten. Esandako hau educere hezkuntza ereduak azaltzen du. Gaur egun eredu hori
izatea eskoletan ez da lortu; oraindik ere, educare (irakasleak nagusitasuna
eta autoritatea izatea) eta educere ereduen arteko nahasketa den eredu
eklektikoa daukagu.
Arestian
esandakoarekin jarraitzeko asmoz, familiaren papera eskolan oso garrantzitsua
dela adierazi beharra dago. Familiek gero eta gutxiago hartzen dute parte haien
seme-alaben hezkuntzan. Gurasoekin elkarrizketak eta bilerak derrigorrezko
ikasgai bat izan beharko litzateke, hau da, gurasoek bileratara etortzeko
betebeharra izatea. Hau hobetzeko Europako beste hezkuntza sistemen eredua
hartzea gomendagarria izango litzateke, baina ez bakarrik hezkuntza sistema
kontuan hartuz, baizik eta familien eskubideak ere.
Aurreko
paragrafoan esandakoa azaltzeko Finlandiako hezkuntza eredua kontuan hartuko
da. Finlandian, gurasoek, lanean ordu libreak dituzte haien seme-alaben eskola
bileretara joateko adibidez. Gure gizartean aldaketa hori gauzatuko balitz
gurasoek aukera gehiago izango lituzkete haien seme-alaben hezkuntzan parte
hartzeko eta baita ere eskolan aldaketak gauzatu ahal izateko. Beraz, hezkuntza
sisteman aldaketak egitea ez da bakarrik beharrezkoa, baita ere gizartean
aurrerapausoa ematea izango litzateke beharrezkoa.
Gizartea
eta eskola elkarri lotuta daude, hau da, gizartearen garapena egoteko eskola
beharrezkoa da eta baita ere eskolen garapena egotea. Bestalde, eskoletan
aurrerapausoa emateko gizarteak aurrera egiteak beharrezkoa da. Beraz, biak
aldi berean aldatzen joatea izango litzateke onuragarria guztientzako. Ez dugu
ahaztu behar eskola sozializazioaren eragile bat dela eta sozializazio prozesua
gizartera moldatzeko beharrezkoa dela.
Laburbilduz,
argi dago, hezkuntza sistemaren aldaketa beharrezkoa dela. Aldaketak egiteak
onurak ekarriko lituzkete, beraz garrantzitsua da hezkuntza sistemaren
aldaketetan guztiok aktiboki parte hartzea, bai familiek, bai irakasleek, baita
ikasleek ere. Guztion ardura da hezkuntza on bat izatea eta horren bidez gure
gizarteak aurrerapausoak ematea. Ez bakarrik hezkuntza sistema aldatuz, baita
ere daukagun hezkuntza sistemak dakarren alde negatiboak ezabatuz; adibidez
ikasleen arteko desberdintasunak, haien arteko lehiakortasuna eta guzti honek
sortzen dituen liskarrak.
Bukatzeko,
esan beharra daukat, nire ustez hezkuntza sistema guztiz aldatzeko hasieratik
ekin beharra dagoela, hau da, haur hezkuntzatik hasita. Haur hezkuntza
guztiaren hasiera da, beraz, aldaketei ohitu behar zaie haurrei txikitatik
baina inoiz ez inposatuz, baizik eta beraiek ere parte hartzaileak izanez.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina