2016(e)ko apirilaren 20(a), asteazkena

Fernandoren bisita unibertsitatera

Oraingo honetan Didaktika Orokorra klasean bisitako esperientzia desberdin bati buruz hitz egingo dizuet. Ostirala, apirilaren 15ean, Fernando etorri zen gure klasera, honek adimenari, errealitateari, irakaste-ikaste prozesuari.... buruz hitz egin zigun. Ondoren, laburpen moduan jarriko ditut klase guztiaren artean astelehenean egindako aipuak:

Zer da adimena? 

1. Adimena ordenagailua bezala da, tresna bat eta hau maneiatzeko burmuina dugu. 
2. Adimena, bere kontzientzia egoeraren arabera, errealitatea interpretatzen duen kualitate bat da. 
3. Adimena duala da, une batean gauza bat da eta ezin da beste bat izan.
 4. Pentsamendua argazki bat da.
 5. Behatzaileak objektu bat antzematen duenean, adimenera pasatzen da kontzeptu berri bat sortzeko. 6. Zu zara nire kausaren objektua. 
7. Ezereza eta adimenaren arteko lotura.

 Zer da behaketa?
1. Behaketa ezagutzaren oinarria da.
2. Pertsona bakoitza behatzailea da eta behatzen duena objektua. Pertsonak behatzen duena ikusterakoan, ikusitakoaren irudia bilakatzen da. Eta momentu horretan pertsona, behatzailea eta objektua izango da aldi berean. 
3. Objektu zehatz bat ikustean, horretan bihurtzen gara. 
4. Aldi berean subjektua eta objektua izateko gaitasuna duen adimena da, ezagutzaren oinarria. 
5. Meditazioa zer da? 

Zer da errealitatea? 

1. Errealitatea ezagutzen dena da, ez dakiguna. 
2. Garrantzitsuena ez da sinestea, bizitzea baizik. Hemen sufrimendu gabeko bizitza bat hasten da. 

Zer da ezagutzea? 

1. Ezagutzea eta jakitearen arteko desberdintasuna esperientzia bizitzean datza. 
2. Jakintza ezjakintasuna da. 
3. Jakituria, ez da dena jakitea. 
4. Jakitea, ezaguera eta aukera toki infinitua da, plastilina bezala transformatzen dena. 
5. Jakitea, ezkutatzen naizen aukera-toki infinitua da ez egiteko. 
6. Jakituria, beti jarrita eraman behar dugun txapela da. 

Zer da irakastea? 

1. Ezagutza eta autoritatea esperientziatik eraikitzen dira. 
2. Egiten irakasten da. 
3. Arrazoibidea behar dugu seguritatea sortzeko. 
4. Bizi dugun munduan konplazentzia baloratzen da eta ez ikerkuntza. 
5. Arrazonamendu intelektualak ez du inoiz, ezer, irakasten. 
6. Ezin da ezagutu arrazoidun arrazoibidearen bitartez. Hemen ez baitago sortzeko gaitasunik. 
7. Ikasleak arretara eramatea garrantzitsua da. 

Zer da ikastea? 

1. Beldurra da ikaskuntzaren oztopo handiena. 
2. Ikaskuntza-porrota, egiteari beldurra izatean dago. 
3. Zer sentitzen duzu ikasten duzunean? Konturatzea, sorpresa, ongizatea. 
4. Ikastearen ekintza, ez da ekintza duala, ustekabezkoa edo sorpresazkoa baizik. 
5. Ezagutzen duguna maneiatzea, ez da ikastea. 
6. Ongizatea, egindakoaz pozik sentitzen zarenean, irauteko, absolutua ezagutzen duela ezagutu eta jakin behar du (“El bienestar, cuando estás satisfecho por lo hecho, para que esto sea duradero, tiene que conocer y saber que conoce lo absoluto”). 
7. “Ilargian egotea”, mugimendu egoera bat da behatzailea eta behatutakoaren artean. Egoera honetan ardura ukatzen da, beldurra nagusituz. Egoera honetan ondorio bat bilatu nahi da eta ezin da. 
8. Fantasia eta imajinazioa ihesbideak dira. 
9. Kontzentrazio egoeran objektua eta subjektua plano berdinean daude. 
10. Kontzentrazioa da, arreta eta borondatea nahiagatik. 
11. Kontzentrazio egoeran ez dago desberdintasunik, nonahikotasuna baizik. 
12. Desberdintzea, gauza bat izateko bestea deuseztatzea da. Objektu bat baino ez da adimenarentzat eta informazio-eremu itxia da. 
13. Kontzentrazio egoeran informazio-eremuak ez dira deuseztatzen, elkartu baizik. Egoera honetan emaitza ezagutza da. 
14. Kontzentrazio-egoeran oraina sortzen da. 
15. Kontzentrazioan ikastea da aukera bakarra. 
16. Unibertsoa informazioa da bakarrik, bertan daude gure galderen erantzun guztiak.

Zer da izatea? 

1. Ez gaude ohituta gure buruak izatetik definitzeko. 
2. Inoiz ez duzu amestuko beste pertsona bat zarela. 
3. Bizi dugunaren arabera amestuko dugu. 
4. Zerbait izatea eta izatea, ez da gauza bera. 
5. Zu zara adierazi dezakezuna. 
6. Adimen egoikoa. Egoa (Cameraman) une bakoitzean desberdina da. Zer deskribatu dezakegu gugandik honetaz aparte? Nor naiz ni? 
7. Esperimentatzeko desira dugu eta honen saria, izaten nire burua ezagutzea da. 
8. Egoa zerbait da, izaten deskribatu daitekeelako. 
9. Egoa estruktura hutsa da. 
10. Jarioan ez dago adimenaren mugimendurik. 
11. Izaten sortzen da ezagutzaren esperientzia. 


Laburpen honen ondoren soilik esan beharra daukat esperientzia oso ona izan zela, errepikatzeko modukoa. Fernandok esan zuen guztia oso interesgarria izan zen eta batez ere modu sakon batean pentsatzera bultzatzen du. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina