2016(e)ko maiatzaren 20(a), ostirala

AMAIERA AILEGATU DA

Gaurko sarrera honetan Didaktika Orokorra irakasgaian jasandako irakaskuntza-ikaskuntza prozesuari amaiera emateko ordua heldu da.  Horretarako, jasandako prozesu honen laburpen bat egingo dut eta amaieran irakasgaiari buruz daukadan iritzia jarriko dut.

Hasteko, lehenengo klase astean irakasleak irakasgaia aurkeztu zigun eta berak erabiliko zuen metodologia ere. Horrek zalantza asko ekarri zituen zeren hautatutako metodologia ez da normalean irakasleak erabiltzen dutena. Horretaz gain didaktikari buruz hausnartzen egon ginen.

Gero, hurrengo bi asteetan, Tonucciri buruzko bideoak ikusi genituen; beraz, bloggeko sarrera batean horri buruz hitz egitea erabaki nuen. Tonuccik Haur Hezkuntzari buruzko hainbat gauza interesgarri esaten zituen irakasleak jarritako bideotan.

Jarraitzeko, curriculumaren txanda ailegatu zen. Curriculuma oso kontu garrantzitsua da haurrentzako ekintzak prestatzeko eta lan modularra gauzatzeko. Gai hau ez da oso interesgarria baina bai beharrezkoa; beraz, irakasleak planteatutako metodologiarekin pixkat interesgarriagoa iruditu zaigu. Irakasleak guk informazioa bilatuz eta artikuluak irakurriz curriculumaren diseinuaren eta edukiei buruzko PowerPointak sortzea  proposatu zuen, horrela guztion artean curriculuma ezagutzea lortu genuen.

Ondoren, 5.klase astean didaktika zer den ikasteko irakasleak galdera batzuk bota zizkigun eta ondoren bideo batzuk ikusi genituen. Aste honetan modulu lanaren bigarren fasea entregatzeko epea heltzear zegoenez, tutoretzak izan genituen zalantzak gainditzeko eta errebisioa egiteko; baita lana aurreratzeko ere.

6. astean, Loczyren pelikula ikusi genuen (Loczy: un hogar para crecer). Pelikula honek loczy humezurtz etxea erakusten du, nola den egun bat han eta zein metodologia erabiltzen duten. Hori azaltzeko, blog honetan Loczyri buruzko sarrera bat sortu nuen hainbat datu emanez.

Hurrengo astean, zazpigarrenean, meditazioari buruz hitz egin egon ginen klasean. Horretarako, irakasleak aurkezpen bat prestatu zuen non gauza interesgarri asko kontatzen zituen. Lagundu zigun gure barnearekin konektatzen eta gure gorputza barnetik hobeto ezagutzen horrela kontzentrazioa errazago lortzeko.

Jarraitzeko, Unitate Didaktikoen garaia heldu zen. Klasekide batzuk Haur Hezkuntzako goi-mailako zikloa daukatenez, aurkezpen batzuk egin zituzten azalduz zer den unitate didaktiko bat eta ze atal dituen. Horrek asko lagundu zigun guk gero sortu behar izan genuen unitate didaktikorako; zeren askok ez genekien ezer horri buruz.

9. klase astean, batez ere zalantzak argitzen ibili ginen. Unitate Didaktikoen irizpideei buruz eta bloga ebaluatzeko irizpideei buruz eztabaidatzen egon ginen. Ikasleok orokorrean ez geunden ados irakasleak esandakoarekin, baina azkenean, adostasun batera heldu ginen. Horrela eman genituen aste honen hiru klase egunak.

Ondoren, Haurreskolei buruz hitz egin genuen klasean, horretarako blog honetan egindako haurreskolei buruzko sarreran jarritako bideo bat ikusi genuen. Oso ondo azaltzen du bideo honek nolakoa da hurreskolek egindako lana eta erabilitako metodologia.

Apirilaren 15ean, klase berezi bat izan genuen, Fernando etorri zen hitzaldi bat ematera. Hitzaldia oso interesgarria izan zen eta gauza askori buruz hitz egin zigun: adimenari buruz, irakasteari buruz, ezagutzari buruz...

Gero, Loczyren liburuari buruzko tertulia dialogikoak egin genituen. Hauek ez ziren oso onak izan, ikasleon aldetik parte hartzea ez zelako gehiegizkoa. Loczyren metodologia, orokorrean, ez dugu gustoko; beraz, ez dugu liburua interesgarri aurkitu eta ez ditugu behar bezala aprobetzatu tertulia dialogiko hauek.

Jarraitzeko, motibazioari buruz hitz egin dut. Hausnarketa bat egin dut esanez zer den niretzat motibazioa eta zerekin dagoen erlazionatuta. Nire ustez oso garrantzitsua da ikasleak motibatuta egotea, beztela ez dugu irakaskuntza-ikaskuntza prozesu eraginkor bat lortuko.

Hemendik aurrera, batez ere tertulia dialogikoekin jarraitu genuen nahiz eta klaseko giroa oso egokia ez izan. Gehienok ez zuten liburua irakurtzen ezta tertulietan parte hartzen, soilik lau egin zuten modu eraginkor batean. Honekin ez genuen asko ikasi jarduera ez zelako oso arrakastatsua izan.

Jarraitzeko, irakasle on batek arazoen aurrean izan beharreko jarrerari buruz hitz egin nuen blog honetan. Nire ustez irakasle on batek bete behar zituen irizipideak zeintzuk diren eta nire iritzi pertsonala heman nuen. Sarrera hau sortzeko izan nuen ikastaro batean oinarritu nintzen.

Hurrengo sarreran Finlandiako Hezkuntza sistemari buruz hitz egin nuen. Finlandiako Hezkuntza Sistema munduko hoberena da, oso emaitza onak lortzen dituztelako. Nire ustez gure herrialdeko hezkuntza sistema aldatzea komenigarria izango litzateke eta sistema honen antzeko zerbait jartzea.

Amaitzeko blogean Hezkuntza Sistema on baten bila deituriko sarrera egin nuen. Nire ustez, lehen aipatu bezala gure Hezkuntza Sistema ez da batere ona eta aldaketa asko beahar ditu. Haur hezkuntzako haurrek dira etorkizuneko helduak, beraz haiei  modu eraginkor batean hezi behar genien.

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua, nire ustez erangikorra izan da. Irakasgai hau ez da graduko interesgarrienen artean kokatzen; beraz, irakasleak erabilitako metodologia pixka bat interesgarriago bihurtu izan du. Irakasleak nahi zuen guk bizitza bilatzea eta gure kabuz esperimentazioaren bidez ikastean. Horrek onura asko ekarri izan digu, gure kabuz lan egiteko teknika hobetzen lagundu digu.

2016(e)ko maiatzaren 10(a), asteartea

Hezkuntza sistema on baten bila

Dakigunez, eskola, ezaguerak irakatsi eta ikasten diren erakundea da. Eskola sozializazioaren eragile nagusietako bat da eta bi ikuspuntu desberdin ditu: funtzionalista eta kritikoa. Eredu funtzionalistan gizarte desberdintasunak onartzen eta garatzen dira; eredu kritikoan aldiz, sistema kapitalistaren lan banaketa gertatu ohi da. Eskola ezin bestekoa da sozializazio prozesuan ideiak zabaltzeko lekurik onena delako, hau da, eskolan gizartearen arauak eta jokaerak ikasten dira gure eguneroko bizitzan ondo moldatu ahal izateko.

Gauzak horrela, nabaria da haur hezkuntzak behar dituela aldaketa batzuk haurrak bizitzen diren gizarte ereduari hobeto moldatzeko. Eskolak lehen sozializazioan du eragin handia eta han bertan, familiarekin batera, umeek garatuko dituzte betirako izango dituzten arauak eta ikuspuntua. Duela gutxi arte eskoletan haurrei arauak, ikuspuntuak eta ezaguerak inposatzen zitzaizkien, baina gaur egun hori aldatzen ari da.

Ildo horretatik jarraituz, eskolek behar duten aldaketa nagusia da ikasleen parte hartzea. Ikasleen motibazioa sustatzeko garrantzitsua da bere burua eskolaren parte bezala ikustea, hau da, beraiek ere erabakiak hartzea posible izatea. Ikasleek autonomia garatzea beharrezkoa da gero bere bizitzan erabakiak hartzen jakiteko edo behintzat erabaki horiek hartzeko posibilitatea izateko. Honetan curriculuma sartzen da jokoan, eskoletan curriculum zehatza jarraitzen da eta batzuetan curriculum horren edukiak ez dira egokiak. Zergatik ez diegu ikasleei curriculum horren partaide egiten? Zergatik curriculum hori ez da adosten irakasleen artean?

Honi erantzuna emateko, esan beharra dago eskoletako curriculuma estatuak erabakitzen duela, baina benetan arlo horretan esperientzia eta jakinduria dutenek irakasleak dira; beraz, hori izango litzakete garatu beharreko beste aldaketa bat. Bai, irakasleek, bai familiek eta baita ere ikasleek curriculuma adostea interesgarria izango litzateke. Modu honetan, guztiak izango dira hezkuntzaren partaideak eta guztion artean erabakitako curriculum horrek  kalitatezko hezkuntza bat osatuko zuten. Ez al da egia familiek, irakasleek eta ikasleek hezkuntzaren hobekuntza eta garapena nahi dutela?

Aurretik esan dugunez, hezkuntzaren garapena gertatzeko hainbat aldaketak beharrezkoak dira, baina gaur egungo hezkuntzan dugun guztia ez da aldatu behar. Eskoletan diziplina egotea garrantzitsua da, eta gaur egun badago. Diziplina egotea suposatzen du muga batzuk izatea eta horretarako arau batzuk errespetatu behar dira. Txikitatik haurrei arau batzuk betetzera irakastea positiboa da bere bizitza arauez beterik egongo delako. Oso garrantzitsua da diziplina eta autoritarismoa ez nahastea.

Honen haritik, esan beharra dago, irakasleek eskoletan ez dutela paper autoritarioa jokatu behar. Irakasleek umeei estimulazioa eta gidaritzapena eskainiko diete, baina betiere beraiei utziko diete beren ikaskuntza prozesuaren arduraduna izaten. Esandako hau educere hezkuntza ereduak azaltzen du. Gaur egun eredu hori izatea eskoletan ez da lortu; oraindik ere, educare (irakasleak nagusitasuna eta autoritatea izatea) eta educere ereduen arteko nahasketa den eredu eklektikoa daukagu.

Arestian esandakoarekin jarraitzeko asmoz, familiaren papera eskolan oso garrantzitsua dela adierazi beharra dago. Familiek gero eta gutxiago hartzen dute parte haien seme-alaben hezkuntzan. Gurasoekin elkarrizketak eta bilerak derrigorrezko ikasgai bat izan beharko litzateke, hau da, gurasoek bileratara etortzeko betebeharra izatea. Hau hobetzeko Europako beste hezkuntza sistemen eredua hartzea gomendagarria izango litzateke, baina ez bakarrik hezkuntza sistema kontuan hartuz, baizik eta familien eskubideak ere.

Aurreko paragrafoan esandakoa azaltzeko Finlandiako hezkuntza eredua kontuan hartuko da. Finlandian, gurasoek, lanean ordu libreak dituzte haien seme-alaben eskola bileretara joateko adibidez. Gure gizartean aldaketa hori gauzatuko balitz gurasoek aukera gehiago izango lituzkete haien seme-alaben hezkuntzan parte hartzeko eta baita ere eskolan aldaketak gauzatu ahal izateko. Beraz, hezkuntza sisteman aldaketak egitea ez da bakarrik beharrezkoa, baita ere gizartean aurrerapausoa ematea izango litzateke beharrezkoa.

Gizartea eta eskola elkarri lotuta daude, hau da, gizartearen garapena egoteko eskola beharrezkoa da eta baita ere eskolen garapena egotea. Bestalde, eskoletan aurrerapausoa emateko gizarteak aurrera egiteak beharrezkoa da. Beraz, biak aldi berean aldatzen joatea izango litzateke onuragarria guztientzako. Ez dugu ahaztu behar eskola sozializazioaren eragile bat dela eta sozializazio prozesua gizartera moldatzeko beharrezkoa dela.

Laburbilduz, argi dago, hezkuntza sistemaren aldaketa beharrezkoa dela. Aldaketak egiteak onurak ekarriko lituzkete, beraz garrantzitsua da hezkuntza sistemaren aldaketetan guztiok aktiboki parte hartzea, bai familiek, bai irakasleek, baita ikasleek ere. Guztion ardura da hezkuntza on bat izatea eta horren bidez gure gizarteak aurrerapausoak ematea. Ez bakarrik hezkuntza sistema aldatuz, baita ere daukagun hezkuntza sistemak dakarren alde negatiboak ezabatuz; adibidez ikasleen arteko desberdintasunak, haien arteko lehiakortasuna eta guzti honek sortzen dituen liskarrak.


Bukatzeko, esan beharra daukat, nire ustez hezkuntza sistema guztiz aldatzeko hasieratik ekin beharra dagoela, hau da, haur hezkuntzatik hasita. Haur hezkuntza guztiaren hasiera da, beraz, aldaketei ohitu behar zaie haurrei txikitatik baina inoiz ez inposatuz, baizik eta beraiek ere parte hartzaileak izanez. 

Finlandiako Hezkuntza Sistema

Sarrera giza esango dugu Finlandiako hezkuntza sistema munduko hoberenetarikoen artean dagoela. Finlandian hezkuntza sistemak garrantzi handia dauka eta maisuaren figura errespetatuenetariko bat da. Hezkuntza sistema honek  ez ditu diskriminazioak egiten eta herritar guztiei ematen die ikasteko aukera hezkuntza dohainik delako, bai txiroek bai aberatsek eskolara joan daitezke. Finlandian eskola publikoa da bakarra eta horri esker, baita erabiltzen dituzten metodoei esker, ez dago eskola absentismorik.

Lehenik eta behin, testuaren egitura azaldu beharra dago egileak jakin dezan zer aurkituko duen testuan zehar baita zein izango den ordena. Hasteko, Finlandiako hezkuntza sistemaren historia kontatuko da. Bigarrenik, Finlandiako hezkuntza sistemaren ezaugarriak. Ondoren, sistema honetan jarduten duten irakasleen ezaugarriak eta formakuntza. Bukatzeko, ideia nagusien sintesia eta ondorioak emango dira.

Hirurogeiko hamarkadan Finlandiak bi hezkuntza sistema zituen lehen hezkuntzaren ondoren. Biak paraleloki jarduten zuten: batean ikasle hoberenak geratzen ziren, bestean aldiz, hauek baino atzerago gelditzen zirenak.  1968tik aurrera erreformak hasi ziren sistema bakar bat egotearen helburuarekin. Reijo Laukkanen-ek (Finlandiako hezkuntza sistemaren elkarte nazionalaren kontseilaria) dio nahiz eta erreformak egin gauzak ondo ez zihoazela eta Finlandiako hiria ez zegoela pozik egindakoarekin.

Laurogeiko hamarkadan hezkuntza sistema honek jendea bere abilezien arabera ikasketa batzuetara edo besteetara bidaltzeari utzi zion. Lukkanen-en iritziz Finlandiako hezkuntza sistemak ezin du sailkatuta egon inteligentziaren arabera eta hori saihesteak onuragarria izan da;  Finlandiako hezkuntza berdintasun sistema batean oinarrituta dago. Hau kontuan izanda, ikusi daiteke Finlandian hezkuntza behetik hasita aldatzea eta mailaz igotzea erabaki hona izan dela.

Gauzak horrela, Finlandiako hezkuntza sistema ikasle bakoitzean oinarritzen da eta ez kolektibo osoan; hau da, ikasle bakoitza garrantzitsua da eta berez haur bakoitzaren beharretara moldatu behar da.  Horren ondorioz, irakasleek askatasuna daukate metodologia eta erabiliko dituen liburuak eta materiala erabakitzeko; beti ere haurren premien arabera. Klaseetan talde murriztuak daude ikasteko ingurugiro egokia lortzeko helburuarekin eta ikasle bakoitzarekiko arreta handiagoa izateko.

Finlandian derrigorrezko hezkuntza zazpi urtetik haurrera hasten da, baina eskolara joatea aldiz ez da nahitaezkoa, homeschoolinga onartuta dago. Hezkuntza sistema honetan, ikasleengan konfiantza handia dute eta askatasuna usten diete adibidez jateko orduan menua aukeratzeko. Honekin pentsatzeko gaitasuna garatu nahi dute, ikasleei irakasten zaie bere kabuz pentsatzera.

Gero, hezkuntza behar berezien premia duten ikasleek gainerakoek dituzten aukera berdinak izateko ahalegina egiten dute. Beharrezkoa bada beste gela batzuetara ateratzen dituzte hezkuntza bereziko irakasle batekin, baina nahitaezkoa ez izatekotan, gela arrunt batean usten dituzte beste guztiekin batera ikasi dezaten. Gela bakoitzeko irakasle bat bakarrik dago, baina irakasle horrek beharrezkoa ikusten badu laguntzaile bat eskatu dezake.

Kalifikazioei dagokionez, Finlandian ez dituzte azterketa nazionalak egiten eta ez daude eskolen arteko rankingak; bakarrik selektibitatea pasatzen dute bigarren mailako ikasketetara pasatzeko. Ikasleek urtean behin jasotzen dituzte notak eta inork ez du kurtsoa errepikatzen, salbuespenak salbuespen; kurtsoa errepikatzea boluntarioa da.

Irakasleen formakuntzari buruz hitz egin behar dudalarik, irakasleen figura prestigio handia duela esan beharra dago. Sirkky Pyy, Finlandiako ingeleseko irakaslea dena, honako hau dio: irakaslea ez dago hor berak guztia egiteko, baizik eta antolatzeko eta ikasleei ikastera laguntzeko.  Finlandian irakasle izateko batxilergoan hamar puntutik bederatzi baino gehiago ateratzea beharrezkoa da, baita selektibitatean ere; hots, bakarrik ikasle hoberenak irakasle izateko aukera izango dute.

Horren harira, ikasleek irakasle-eskolan sartu ahal izateko hainbat froga egin behar dituzte behin selektibitatea pasatuta. Hasteko, nazioarteko froga batera aurkezten dira, froga honetan ere kontuan hartzen da sozietaterako lanak egitea edo boluntario izatea erakunderen batean. “Azterketa hauetara aurkezten diren ikasleen %10 bakarrik hautatzen dute. Hoberenak dira, gaitasun bikainak dituzte eta beste ikasle on batzuen kalifikazioak hobetu dituzte”, baieztatzen du Luisa Gutiérrez, Finlandiako institutu iberoamerikarreko komunikazio sailaren arduraduna.

Frogekin jarraituz, bigarren etapara ailegatzen direnak unibertsitateak egindako froga batzuk gauzatzen dituzte, adibidez: liburu baten laburpena, matematika froga bat, klase baten aurrean gai bat azaltzea...  Froga guzti hauek gainditu ondoren irakasle unibertsitatean onartuta daude ikasleek. Unibertsitatean irakasle gradua bost urte irauten du. Praktikak lehenengo urtean hasten dira, aurreneko hiru urteetan denbora gutxiago irauten dute eta azkeneko bietan luzeagoak izaten dira.

Behin unibertsitateko bost urtek gaindituta ikasleek tesi bat gauzatu behar dute. Tesi hori gauzatuz eta gaindituz gero lan merkatura sartzen dira. Irakasle batek eskola batean lan egiteko eskolako zuzendariarekin izan behar du elkarrizketa bat eta zuzendariaren gustukoa izanez gero, eskola horretan kontratatzen dute.  Finlandiako irakasleek inoiz ez diote ikasteari uzten, ikastaroak egiten dituzte haien ezagutzak berritzeko eta modernizatzeko.

Laburbilduz, Finlandiako hezkuntza sistema munduko hoberenetariko bat da, horrek PISA azterketak ziurtatzen dute. Hoberena izateko haur bakoitzean zentratzen dira eta ez kolektibo osoan, irakasleek formakuntza ona dute eta inoiz ez diote ikasteari usten. Finlandian, beste herrialdeetan bezala, egoera honetara ailegatzeko erreformak izan dira; irakasleek parte hartzen dute erreforma horietan haiek direlako benetan dakitenak hobetu beharreko aspektuak zeintzuk diren.


Bukatzeko, esan beharra dago Finlandiako hezkuntza sistemak ikasleak motibatzen dituela eta bere kabuz ikastera eta pentsatzera irakasten dizkietela. Finlandiako hezkuntza sistemak egitura on bat du eta kabo guztiak lotzea lortu du hezkuntza on bat lortu arte. Ondorioz, beste herrialde batzuk ere Finlandiako hezkuntza eredua imitatu beharra dute gauzak hobetzeko asmoz. Hau eginez gero, haien hezkuntza hobeago izango da, eta Finlandian bezala, ez zen egongo eskola absentismorik ezta analfabetoak diren biztanleak.

Irakasle eta pertsona baten jarrera haurren arazoen aurrean

Sarrera honetan plazaratu nahi dizuet egon nintzen ikastaro batean esan ziguten gauza batzuk eta haiei buruzko hausnarketa eta nire iritzi pertsonala. Pentsatzen dut interesgarria suertatuko zaizuela.

Ikastaroa eskola-jazarpenari ("bullying") buruz zihoan. Ikastaroarekin hasteko irakasleak esan zuen oso garrantzitsua dela haurrak esaten dutena entzutea. Askotan, haurrei ez diegu kasurik egiten edo ez diogu garrantzi handirik ematen haiek esaten dutenari. Pentsatzen dugu zentzurik gabeko gauzak esaten dituztela eta guk haiek baino gehiago dakigula. Hasieran haur batek duen arazoa izan liteke oso larria ez izatea, baina hori ez badugu konpontzen elurrezko bola bat izango balitz bezala handitzen joango da. Ailegatuko da momentu bat non haurrak ez den entzunda sentituko eta azkenean utziko dio bere sentimenduak kontatzeari. Hori gertatzen den heinean haurraren arazoa handituz doa eta azkenean ailegatuko da momentu bat non konponbiderik ez duen. Irakasleak esan zuenez, horrela hasi dira telebistan entzuten ditugun hainbat kasu; adibidez: Amanda Todd-ena.

Beraz, ikusi dezakegunez haurrei entzutea oso garrantzitsua da. Haurrekin zer jokabide izan behar dugun jakitea batzuetan ezinezkoa da; ez dago eskulibururik zeinak zer jokabide den egokia esaten digun egoera bakoitzarentzako. Beraz, lehendabizi pentsatzen dut haurra entzutea beharrezkoa dela, berak pista handienak emango dizkigu. Ondoren arazoari konponbide bat jartzen saiatu beharko ginateke. Soilik erabili behar dugu eraginkorra suertatzen zaigun konponbidea, eraginkorra ez dena albo batera utzi behar dugu. Garrantzitsua iruditzen zait ere haurren alderdi eta jokabide positiboak indartzea eta ez eman garrantzi handirik alderdi negatiboei. Positiboa den hori indartuz gero, negatiboa dena desagertzen joango da.

Jarraitzeko, gustatuko litzaidake Loris Malaguzziren esaldi esanguratsu bat aipatzea: " Los niños tienen 100 lenguajes, 100 manera de expresarse, y nosotros los adultos les robamos 99". Lehen aipatu bezala oso garrantzitsua da haurrei entzutea eta ez pentsatzea guk haiengandik. Ziurrenik guk ez dakigu zer dagoen haien buruan, zer pentsatzen duten, ezta zer nolako garrantzia izango duen haurrarentzako duen arazo hori. Nagusiak momentu oro gaude lanean pentsatzen, etxeko gauzetan, gure arazoetan... Pentsatzen dugu haurrak une oro zoriontsuak direla, eta haien arazoak tontakeriak direla; pentsamendu hori izatearen ondorioz haurrek asko sufrituko dute.

Amaitzeko, nire hausnarketa eta iritzi pertsonalak ematea gustatuko litzaidake. Nire ustez haurrak asko dute esateko, haiei esker asko ikasi dezakegu nagusiok. Haurrek ekarpen handi asko ekarriko dituzte mundura guk entzuten badiegu eta haien sentimenduak eta pentsamenduak azaleratzen usten badiegu. Askotan ez dugu gogoratzen guk ere haurrak izan ginela eta nagusien jarrera asko ez genituela gustoko. Horregatik, pentsatzen dut guk geneukan sentimendu hori aldatu dezakegula gaur eguneko haurrek guk izandako arazo berberak ez izateko. Ez dugu inoiz ahaztu behar haurrak direla mundu honen etorkizuna eta balore eta oinarri on batzuekin hezi behar diegula etorkizunean pertsona ezin hobeak izan daitezen.