8.klase astea martxoaren 14an hasi zen, egun horretan haur hezkuntzako goi mailako zikloa duten ikaskide batzuk azaldu ziguten zer zen unitate didaktiko bat haiek egindako power point batez baliatuz eta haiek egindako adibide bat erakutsi ziguten. Beraz, goazen haiek azaldutakoa gogoratzea:
- ZER DA UNITATE DIDAKTIKO BAT?
- Unitate didaktiko bat denbora espazio batean zehar egingo den lana antolatzeko baliabidea da. Unitatea didaktikoa ikasleen ezaugarri eta beharretara egokitu behar da eta curriculumean agertzen diren helburu gaitasun eta edukiekin lotura zuzena izan behar du. Unitate didaktiko guztiak batera kurtso oso bateko programazioa osatuko dute.
- UNITATE DIDAKTIKO BATEN OSAGAIAK:
1. Justifikazioa: atal honetan azalduko dugu era zehatz eta zuzen batean zergatik aukeratu dugun unitate didaktiko honen gaia. Atal honetan unitate didaktikoaren izenburua, zikloa eta denboralizazioa agertu behar dira.
2. Helburuak: helburu orokorrak eta espezifikoak desberdindu eta zehaztuko ditugu curriculum ofizialea oinarri hartuta.
3. Edukiak: hauek ere curriculum ofiziala hartuta zehaztuko dira, beti ere ikasleen adinera egokitutak egon behar dira. Hiru multzotan sailkatuko ditugu helburuak: kontzeptuzkoak, prozedurazkoak eta jarrerazkoak.
4. Hasierako ebaluazioa: oso garrantzitsua da jakitea haurren aurrezagupenak zeintzuk diren unitate didaktiko bat lantzen hasi aurretik.
5. Baliabideak: hauek ere hiru multzotan banatuko ditugu: materialak, giza baliabideak eta ekonomikoak.
6. Espazioa: azaldu behar dugu unitate didaktikoa burutzeko daukagun espazioa mapa batekin batera. Adibidez: gela, jolastokia, komunak...
7. Metodologia: atal honek ikuspuntu eraikitzailea bilatu beharko du eta lana nola burutuko den zehaztuko du.
8. Jarduerak: Unitate didaktikoa irauten duen denboran zehar burutuko ditugun ekintzak azaldu behar dira, metodologiarekin lotuta.
9. Hezitzailearen rola: irakasleak izango duen papera zehazki zein izango den zehaztu behar da, baita dituen zereginak ere.
10. Ebaluazio irizpideak: Unitate didaktikoaren helburuekin lotuta egon behar dira. Hauek balioko dizkigute haurren ezagupenak handiagotu diren eta unitate didaktikoak arrakasta izan duen ala ez jakiteko.
Honako bideo honek erakusten digu aurretik azaldutakoa:
Hona hemen unitate didaktiko baten adibidea: Gabonak
Behin jakinda unitate didaktiko bat zer den, martxoaren 16an izandako didaktika orokorra saioan K2 lanerako tutoretzak zeudenez, denbora tarte hori aprobetxatu genuen guk planifikatu behar dugun unitate didaktikoarekin hasteko. Guk aukeratutako gaia Nor naiz ni? da, honekin autokontzeptua, autoestimua eta autonomia lantzea dugu helburu.
8.astearekin bukatzeko, aurreko ostiralean denbora dela eta beste ikaskideek egin ez zituzten aurkezpenekin jarraitu dugu. Beraz,hau izan da 8.astean egindako guztia.
